Marie-Antoinette Etxebarren
Quick Facts
Biography
Marie-Antoinette Etxebarren euskal herritar politikari abertzalea izan zen, ezaguna batez ere Urepeleko (Nafarroa Beherea) auzapeza edo alkatea 31 urtez izan zelako (1977-2008).
Politikan hastean, Etxebarren bihurtu zen Marie-Andrée Arbelbiderekin (Urepele) batera Ipar Euskal Herriko emakumezko alkate bakarra.
Elkargoa sostengatu zuen 2015ean euskal departamenduaren aldeko beste 65 auzapez ohirekin batera.
1995ean zaila izan zuen auzapez karguari eusteko. Egoera bitxia bizi izan zuten Urepelen, Marie Antoinette Etxebarren auzapezaren kontrako bi zerrenda sorturik, oposizioko zerrenda horien artean liskarrak sortu baitziren. Ildo horretatik auzapezak jendarmeen laguntza eskatu zuen hauteskundeetako igandean zehar ez zedin arazorik izan bozemaile ezberdinen artean. Oposizioko bi zerrendek batzeko nahia azaldu zuten aurretik, RPRko auzapeza kanpora eramateko, baina azkenean ez zuten lortu.
Erreferentziak
- ↑ Eneko, Bidegain.(2008). «Ipar haizea - 30 urtez auzapez» www.berria.eus ..
- ↑ Iriondo, Joxemari.(2013). Xalbadorren itzalean : hamar urte. Auspoa, 272. orr. or. ISBN 978-84-7907-702-0 PMC 920297955 ..
- ↑ «Itzurun ZURRIOLA IKASTOLAK OPARIA EGIN DIE HERRITARREI. Ulia inguratzen duen ibilbide bat homologatu du; ekainaren 5ean inauguratuko dute II-III - PDF Free Download» docplayer.com.br ..
- ↑ Bidegain, Eneko.(2008-5-25). «Plazer handia ukan dut herritarrek euskal gaiak emeki-emeki onartu dituztelako» Berria.
- ↑ Txoperena Iribarren, Maddi Ane.(2014). «Euskal departamenduaren aldeko 66 auzapez ohik elkargoa sostengatu dute» Berria ..
- ↑ Gorostiaga, Hur.(1995-06-13). «Proportziosistemakhautetsigabeutzidituabertzaleak» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) ..