María Ángela Tellería
Quick Facts
Biography
Maria Angela Telleria (Elgeta, 1799 - Rosal de la Frontera, 1864), euskal gerrillaria izan zen.
Biografia
Elgetan 1799an jaioa, baina Durangon bizi izan zen. 1809an Durango Napoleonen armadaren menpe zegoen. Maria Angelak frantsesek preso zituzten soldaduei ihes egiten lagundu zien.
Horretarako, Durangoko kartzelan sartu zen emakumezkoen jantziak ezkutuan zituela eta haiek erabiliz hiru ofizial presok ihes egitea lortu zuten. Beste batean, Durangoko zenbait etxebizitzetan jantziak eskatu ondoren, Maria Angela gizonez jantzi zen, kartzelan sartu eta beste zenbait preso alde egiteko lagundu zien.
Garai hartako Bilboko gobernadoreak, Avril jeneralak, Maria Angelaren ekintzen berri jakin zuenean, bi urteko kartzela zigorra ezarri zion. Avrilek Maria Angela mehatxatu zuen bere laguntzaileak zeintzuk izan ziren jakin nahian, baina ez zuen ezer lortu.
Durangon preso zegoenean, Ignacio Alonso Cuevillas gerrillariak kartzela erasotu zuen, Maria Angela aske utzi eta Logroñora eraman zuen. Frantsesek Logroño konkistatu zutenean, Maria Angeles harrapatu eta Bilbon entzerratu zuten, hiltzera kondenatuz.
Francisco Longak, gerrillari bizkaitarrak, mehatxu egin zuen bahitutako 15 ofizial frantses fusilaraziko zituela Maria Angela Telleria askatu ezean. Azkenean libre utzi zuten eta Kadizera joan zen, bere istorioa "El Conciso" egunkarian argitaratuz. Kadizeko Gorteak, bere lana onartuz, errenta bat eskaini zioten. 1864an hil zen Kadizeko herri batean.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
- ↑ Auñamendi Entziklopedia. María Ángela Tellería. .
- ↑ Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta