peoplepill id: margarita-olaneta
MO
Spain
1 views today
1 views this week
Margarita Olaneta

Margarita Olaneta

The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Ermua, Durangaldea, Biscay, Spain
Age
94 years
The details (from wikipedia)

Biography

Margarita Olañeta Izagirre (Ermua, Bizkaia, 1931ko urtarrilaren 7a) gizarte-ekintzailea, irrati kolaboratzailea, eta 2002tik 2016ra Eibar aldizkariko zuzendari eta koordinatzailea izandakoa da.

Biografia

Ermuko Erdikokalen jaio zen, Pedromarianeko etxean eta familia osoak aitita Pedro Mariaren gomutazko ezizen hori jaso zuen. Ignacio Izagirre Villak, jaiotzaz balmasedarra, eta Rosario Izagirre Aranburu ermuarrak edukitako bost seme-alabetan nagusiena izan zen. Aita Ermuko alkate izan zen ezkondu zenetik eta ama etxe azpian zuten taberna-dendaz arduratzen zen.  

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, aita espetxeratu ostean, desagertuta bolada luzea emanda, hilda azaldu zen Elgetarako kamino bazterrean. Gerrako umezurtz bezala, Margarik 14 urte bete arte Bilbon ikasi zuen, Deustuko San Jose ikastetxean eta irakaslea izateko ilusioa piztu zitzaion bertan. Ikaste sasoia amaituta, Ermura itzuli zen eta amari dendan laguntzen jarri zen, bertako kontu eta abarrez arduratuz.

1956an Jose Mari Kruzeta Alberdi eibartarrarekin ezkondu eta Eibarko Estaziño kalean jarri ziren bizi izaten. Lau seme-alaben guraso izan zen bikotea: Odile, Jorge, Elizabet eta Kepa. Irakurle amorratuak ziren senar-emazteok; Margaritaren esanetan herentzian seme-alabei laga ahal zieten altxorrik onena kultura zela irizten ziotelako, liburuz gainezka zuten Estaziño kaleko euren etxea, hormarik horma zer irakurriz beteta.

Ibilbidea

Sinesmen handiko emakumea, Vaticanoko II. kontzilioaren joera teologikoetan sakon hausnartutakoa zen eta katekista ibilitakoa Eibarko parrokiako taldean. Herriko ikastetxe publikoek erlijioko irakasle bat eskatu zutenean, bere burua aurkeztu zuen, pozarren. Urteak eman zituen irakasle, joan-etorrika eskolaz eskola, bere betiko ilusioa egi bihurtuz.

Eibar aldizkaria

Estaziño kalean, euren etxean bertan zegoen Eibar aldizkariaren bulegoa eta Jose Mari zen berorren zuzendari. 2002an, ustekabean hil eta Margari aldizkariari zegozkion paper, harpidedun zerrenda eta diru-kontuak herriko parrokoari eramatera joan zenean, honek zuzendari izatera animatu zuen. Beti aurrera jotzeko andrazkoa izanda, senarrak utzitako konpromisoari jarraipena eman nahian, erronka berriari gogotsu oratu zion: gaiak aukeratu, argazkiak sailkatu, kolaboratzaileak lortu, editoriala idatzi, artikuluak txukundu... ugariak ziren aldizkariaren edizioak eta gidaritzak eskatzen zizkion eginbeharrak.

Bere esanetan, aldizkariaren kargua hartzeak senarraren heriotzak lagatako hutsunea betetzen lagundu zion. Urtaroz urtaro ale berri bat kaleratuz, hiruhilabetekariaren zuzendari eta koordinatzaile lanetan 14 urtez jardun zuen, 2016an esker onez beteta agur esan zuen arte “aldizkariak lehen aldiz kaleratu zenetik herritarren babesa eta onespena" izan zuela gogoratuz.Aldizkariari esker herriaren parte sentitzeko, jende askorekin erlazionatzeko eta Eibarko sekretu guztiak ezagutzeko aukera eduki izanaren satisfakzioa zuen.

Irrati kolaboratzaile

Sasoi baten, SER kateari lotuta zegoen Radio Eibar irratiaren tertulietan parte hartu zuen. Tertuliakide gazte zein bera bezala adinean aurrera zihoazen herritarrez inguratuta, bere ikuspuntua partekatzen zuen entzuleekin, aktualitate, herriko gai, politika edo balore kontuak irrati-uhin bidez zabalduz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Margarita Olaneta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Margarita Olaneta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes