Maite Oronoz Antxordoki
Quick Facts
Biography
Maite Oronoz Antxordoki (Hondarribia, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zen 2014tik 2017ra bitarte. Urteetan hizkuntza-teknologiako Langune enpresa-klusterrean ordezkaria izan da Ixa Taldearen izenean.
Ikerlaria
Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da. 1999an defenditu zuen doktorego-tesian euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko hainbat baliabid sortu zituen. Testuetan idatzitako datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura sintaktikoak egiazteko tresna informatikoak sortu zituen.Saroi tresna orokorra da, erroreen tratamendua egiteko ez ezik, analisi-zuhaitzetako egituren gaineko kontsultak egiteko eta zuhaitz horietan egitura linguistikoak bilatzeko balio duena. EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Nazioarteko 60 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.
Osasungintza arloa eta hizkuntzaren prozesamenduarena uztartzeko ikerketan ari izan da geroago. Hasieran osasungintzako terminologia euskaraz lantzeko tresna informatikoak sortu ditu (Matxin-Med itzultzaile automatikoa esaterako, Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta), baita geroago anbulategietako osasun-txostenak euskaraz idatzi eta itzultzeko tresnak ere. Ikerlerro horretan zuzendu dio tesi-lana Olatz Perez de Viñaspreri. Lan horiei esker. eurek esaten zuten moduan, medikuei gero eta normalago egiten zaie “tengo rotura del tendón del músculo esplenio del cuello” esan ordez “lepoko esplenio giharraren tendoia hautsia dut” esatea.
Difusioa informatikaz
Hainbait artikulu eta hitzaldi zabaldu ditu informatikari buruz, esaterako:
- Informatika eta formazio transbertsala.
- Botiken aurkako erreakzioak osasun txostenetan identifikatzen.
Sariak eta errekonozimenduak
- 2011: Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Saria Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan
- 2015: Oronozen ikaslea zen Olatz Perez de ViñasprekIkergazte-Udalbiltza sari berezia (Euskal Herriko garapenari ekarpen garrantzitsuena egiten diona): “Osasun-txosten elebidunak posible ote?” lanarekin.
- 2019: Oronozen ikaslea zen Olatz Perez de ViñasprekEuskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Saria Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan
- 2019: “Yearbook of Medical Informatics” aldizkariak Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017an argitaratutako 3 argitalpen onenen artean aukeratu zutenOronozen “Semi-supervised medical entity recognition: A study on Spanish and Swedish clinical corpora” artikulua, hau da: Semi-gainbegiratutako entitate medikoen antzematea: espainieraz eta suedierazko corpus klinikoen gaineko azterketa bat. EHUko Ixa taldea eta Suediako Stockholm-eko Unibertsitatearen artean idatzitakoa.
Erreferentziak
- ↑ «RSS jarioak — Langune» www.langune.com ..
- ↑ Oronoz Antxordoki, Maite, «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura» (PDF), Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak, ..
- ↑ Oronoz Anchordoqui, Maite (2009) «Maite Oronoz Anchordoquiren tesiaren laburpena» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 71):123–124 ISSN 1130-5738 ..
- ↑ Oronoz, Maite (PDF), Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura, ..
- ↑ Oronoz Antxordoki, Maite (2009) «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) ..
- ↑ Saroi: Errore sintaktikoak detektatzeko sistema – Hizkuntza-teknologiak ..
- ↑ «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzen» sustatu.eus ..
- ↑ Maite Oronoz Google Scholar Citations webgunean.
- ↑ Maite Oronozen argitalpenak Ixa Taldearen webgunean.
- ↑ Osasuna eta hizkuntza (Bilbo hiria Irratia, 2017/06/27) – Hizkuntza-teknologiak ..
- ↑ Tesia: Euskarazko osasun-terminoen sorkuntza automatikoa (Olatz Perez de Viñaspre, 2017-06-19) – Hizkuntza-teknologiak ..
- ↑ Oronoz, Maite (2018) «Informatika eta formazio transbertsala» GAUR8 ..
- ↑ Oronoz, Maite () «Botiken aurkako erreakzioak osasun txostenetan identifikatzen» GAUR8 ..
- ↑ «Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) ..
- ↑ Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak ..
- ↑ «Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) ..
- ↑ Névéol, Aurélie; Zweigenbaum, Pierre (2018-08) «Expanding the Diversity of Texts and Applications: Findings from the Section on Clinical Natural Language Processing of the International Medical Informatics Association Yearbook» Yearbook of Medical Informatics (01):193–198 doi: ISSN 0943-4747 ..
- ↑ Ixa Taldearena da Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat – Hizkuntza-teknologiak ..
- ↑ Pérez, Alicia; Weegar, Rebecka; Casillas, Arantza; Gojenola, Koldo; Oronoz, Maite; Dalianis, Hercules (2017-07-01) «Semi-supervised medical entity recognition: A study on Spanish and Swedish clinical corpora» Journal of Biomedical Informatics (71):16–30 doi: ISSN 1532-0464 ..
Ikus, gainera
- Donostiako Informatika Fakultatea