Maitane Alonso
Quick Facts
Biography
Maitane Alonso Monasterio (Sodupe, Gueñes, Bizkaia, 2001) euskal ikertzailea da eta medikuntza ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU)
Ikertzaile ibilbidea
Maitane txikitatik hasi zen Elhuyarren udalekuetan eta zientzia azoketan parte hartzen. Zientzia giroan sortutako ikerketarako interesak elikagaien kontserbazioa luzatzen duen makina asmatzera bultzatu zuen.. Etxean egindako makinarekin Elhuyarreko zientzia azokan egon zen lehenengo aldiz, 2017an. Hurrengo urtean Bartzelonako Expocerca Jove azokan, aurkeztu zuen proiektua eta han ere saritua suertatu zen. Urte berean Txileko zientzia azoka batean ere egon zen, ESI Amlat izenekoan. 2019an, Intel ISEF bilkuran egoteko aukera izan zuen, Phoenix hirian (Arizona, AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena.. NASAri bere proiektua azaltzeko aukera izan zuen bertan eta interesa ere piztu zuen.
Hurrengo erronkak
Asmatu duen makina komertzializatzea..
Listeria akabatzeko edo saihesteko metodoa aurkitzea.
Sariak eta aipamenak
- 2017an Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen. 16 urte zituenean Maitane Alonsok bere ideiaren lehen prototipoa eraman zuen Marta Camara ikaskidearekin batera, Elhuyar Zientzia Azokara. Ikergaia, jakien kontserbazioa.
- 2018an, Bartzelonan, 1. saria eta ohorezko aipamena lortu zituen XIX Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan, hainbat herrialdeko gazteek aurkeztutako 115 zientzia-proiekturen artean.
- Txilen ESI AMLATen Nazioarteko zientzia azokan ere aurkeztu zuen bere proiektua eta (azoka honetan, proiektua aurkezteaz gain, euskarazko bertsoak ere kantatu zituen baita Agurra dantzatu ere).
- 2019ko maiatzean, aukera izan zuen Intel ISEF bilkuran egoteko, Phoenix hirian (Arizona, AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena.
Asteroidea
AEBetan jasotako sariaren ondorioz, asteroide bati Maitane Alonso izena jarriko diote.
Erreferentziak
- ↑ https://eldiariofeminista.info/2019/09/23/maitane-alonso-premiada-en-el-certamen-mas-importante-del-mundo-sobre-ciencia-y-tecnologia/
- ↑ https://www.ehu.eus/eu/-/maitane-alonso-sodupeko-txoko-batetik-mundu-zientzia-eta-teknologiaren-azokarik-garrantzitsuenetako-batera
- ↑ https://sustatu.eus/1569231950
- ↑ https://www.lavanguardia.com/ciencia/20190922/47531563107/maitane-alonso-premio-mit-maquina-conservacion-alimentos-sostenibilidad.html
- ↑ https://www.deia.eus/2019/06/02/bizkaia/margen-izquierda-encartaciones/me-encantaria-comercializarla
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1886/048/001/2019-09-24/hanburgesak-ez-gosaltzeko-irtenbide-bat-aurkitu-nahi-nuen.htm
- ↑ https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/273/1-saria-eta-ohorezko-aipamena-bartzelonako-xix-exporecerca-jove-azokan-zientzia-azokatik-joandako-gaztearentzat
- ↑ https://radiopopular.com/maitane-alonso-monasterio-una-cientifica-de-presente-y-futuro/nere
- ↑ https://www.eitb.eus/es/television/programas/que-me-estas-contando/videos/detalle/6681054/maitane-alonso-premiada-ee-uu-maquina-conservacion-alimentos