peoplepill id: maia-duguine
MD
France
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Intro
Researcher
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Hasparren, canton of Hasparren, arrondissement of Bayonne, France
Age
46 years
The details (from wikipedia)

Biography

Maia Duguine (Hazparne, 1979) sintaxian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki gramatika ikertzen nabarmendu da. Baionako IKER UMR5478ren ikerketa-taldeko kidea da.

Ikasketak

Hizkuntzalaritza ikasi zuen Bordeleko Montaigne Unibertsitatean, eta ondotik Euskal Ikasketetan Masterra (orduko DEA) Baionan. Gero Gasteizen UPV/EHUko Hizkuntzalaritza programan Masterra/DEA egin zuen (2006), eta tesia 2013n.

2014an Cambridgeko Unibertsitatean aritu zen doktorego-ondoko ikertzaile gisa. Ondoren, 2015ean irakasle postu bat lortu zuen Gasteizko Letren Fakultatean, eta azkenik CNRS ikertzaile postu bat Baionako IKER taldean 2017an.

Ikertzailea hizkuntzalaritzan

Sintaxia eta gramatika dira bere ikergai nagusiak. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntz aldakortasuna eta honen mugak, eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak.

Doktere-tesian argumentu isilak aztertu zituen, hau izan zen izenburua: Arte eta Humanitateak arloko sari berezia jaso zuen UPV/EHUn, "Argumentu isilak eta hizkuntza-aldaketa: pro-drop-en azterketa minimalista. /Null Arguments and Linguistic Variation: A Minimalist Analysis of Pro-Drop." Zuzendariak Nanteseko Unibertsitateko Hamida Demirdache, IKER taldeko Ricardo Etxepare eta UPV/EHUko Myriam Uribe-Etxebarria irakasleak izan ziren.

Geroago hitz-ordenako gaiak ikertzen ditu: menderakuntza, galde-egiturak, eta ezeztapena. Euskararen diakronia ere aztertzen du, historian zehar hitz-ordenan gertatu diren aldaketak. Ikertzen ditudan beste gaien artean daude: anafora eta perpaus jokatugabeak.

Argitalpenak

Hainbat artikulu akademikoz gain, liburu hauek idatzi edo editatu ditu:

  • Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna [Null arguments and linguistic variation]. Donostia: Udako Euskal Unibertsitatea [296 p.], ISBN 978-84-8438-329-1. 2010
  • Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002. Donostia: Eusko Ikaskuntza [229 p.], ISBN 84-8419-889-8. EditoreaJacques Aurnague-rekin 2005
  • Argument Structure and Syntactic Relations: A Cross-Linguistic Perspective, Amsterdam: J. Benjamins [349 p.], ISBN 978-90-2725541-9. Editorea Susana Huidobro eta Nerea Madariaga-rekin. 2010

Artikulu akademikoen artean euskarazko hauek daude:

  • Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio. LAPURDUM, 2016.
  • Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak. LAPURDUM 2013.
  • Hazparneko euskaraz bi hitz. Euskera,

Erreferentziak

  1. «Maia Duguine: “Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki; ez da soilik lelo indartsua”» www.ueu.eus (UEU) .
  2. Duguine, Maia.(2021). Maia Duguine CNRS-IKER UMR 5478. Short CV (2021/04). Uinibasq.
  3. Duguine, Maia.(2016-01-01). «Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (19):219–229.  doi:10.4000/lapurdum.3338. ISSN 1273-3830. .
  4. Duguine, Maia.(2013-10-01). «Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (17):55–74.  doi:10.4000/lapurdum.2411. ISSN 1273-3830. .
  5. Duguine, Maia.(2009). Hazparneko euskaraz bi hitz.. Euskera - Euskaltzaindia.

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Maia Duguine is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Maia Duguine
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes