peoplepill id: lurdes-imaz
LI
Spain
1 views today
4 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Female
Place of birth
Segura, Goierri, Gipuzkoa, Spain
Age
72 years
Education
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Lourdes Imaz Ugalde (Segura, Gipuzkoa, 1952ko urtarrilaren 28a) irakasle ohia eta antzerki zuzendaria da. Gidoiak ere idatzi ditu antzerkirako.

Biografia

Ikasketak

Magisteritza ikasketak egin zituen Donostiako Irakasle Eskolan eta ondoren Pedagogia terapeutikako espezialitatea Euskal Herriko Unibertsitatean. Entzumen eta hizkuntza espezialitatea ere egin zuen unibertsitate berean, baita Irakasle kontsultore graduondoa ere.

Irakasle ibilbidea

Ikastolen sorrera garaian hasi zen irakasle Lourdes Imaz. Donostian ikasketak egin ondoren. Seguran egon zen bikarioak bultzatuta joan zen Donostiara irakasle ikasketak egitera. Garai hartan, ikastolak sortzen hasita zeuden, legalizatu gabe, eta legalizatzeko jende tituluduna eskatzen zuten. Ikasketak amaitu eta laster hasi zen lanean 20 urterekin, Idiazabalen, idealismo handiarekin, gau eta egun lanean. Izan ere, euskaraz ikastea ez zegoen onartuta —eskola guztietan gaztelania egiten zen—, ikastolak, legeztatu gabe zeuden kontrakoak. Halere gurasoek eta irakasleek bat egiten zuten eta horrek emaitza onak izan zituen. Guraso haiek benetako apustua egin zuten.

Ikastolak aurrera atera ziren, guztiek norabide berean lan egin genuelako.

Idiazabalen urte batzuk pasa eta Bergarako Gabinete Psikopedagogikora joan zen urte batez. Handik Beasaingo Alkartasuna Lizeora eta bertan egin zuen lan jubilatu zen arte.

Lehen urteetan Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko Curriculum Proiektuan parte hartu zuen Idazketa eta Irakurketa metodoak aztertuz, landuz eta Ingurune Naturalaren eta Sozialaren ezaguera arloaz arduratuz eta argitaratuta dauden hainbat material curricular sortuz. Ondoren aniztasunari eta curriculum egokitzapenari arreta jarri zien arreta, gai horiei buruz lana eginez.

Antzerkiari ere eskeini zion denbora bat hainbat antzezlan eginez ikasleekin.

Antzerki munduan

Historia oroituz antzerki taldeko zuzendaria eta gidoilaria da. Segurako hainbat pertsonek osatzen dute elkartea eta taldearen helburua Euskal Herriko historia transmititzea da.

Txikitatik aritu da antzerkian. Seguran antzerki asko egiten zen, zaletasun handia zegoen, eta berak 9 urte zeuzkanean edo, antzerki bat egin zen herrian. Itsu papera egin zuen. Gero, irakaskuntzan, aukerako gai bezala jarri zuten antzerkia; irakasleoi prestatzeko aukera eman zieten, eta eskolan gai hori ematen zuen. Eta, 2006an, 750 urte izan ziren Segura sortu zela; orduan taldetxo bat elkartu zen antzezlan bat egiteko.

Antzerkia oso baliabide egokia da historia transmititzeko. Dokumentu eta liburu asko daude, baina horretara jarri egin behar zara. Antzerkian, berriz, ikusten ari zarela, modu errazean, zureganatzen dituzu hainbat gauza.

Ez dira aspaldiko kontuak obran, adibidez, 32 lagun bildu zituen. Lurdesek idatzitako lehen obra izan zen Ez dira aspaldiko kontuak. Frankismo garaia, ikastolak...bizi izandakoak daude hor. Orduko egoera soziala landu zuten, eskolak nolakoak ziren, apaizen rola... Eta ikastolen sorrera.

Antzezlanak

Orain arte bi antzezlan plazaratu dituzte

  • Ez dira aspaldiko kontuak (2014)

Gerra ondorengo egoera antzezten da. Eguneroko bizitza nolakoa zen eta ikastolak sortu ziren garai zail haietan herritarrek nola jokatu zuten. Aktoreak Segurako herritarrak, belaunaldi guztietako 30 lagun. Antzezlan hau, Victoria Eugenia Antzokian Donostiako XIII. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan antzeztu zen, 2015eko apirilaren 19an.

  • Iragana, lahar eta larrosa (2017)

Antzezlan honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937).Orduko bizimoduaren berri emateaz gain, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egun berean, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzurekin batera, Euskal Errepublikaren aldarria egin zutela eta Euskal Herriko hainbat udalerrietan manifestuak bultzatu zituztela aldarri bera egin zezaten.

  • Orreagatik iragan hurbilera (2022)Segurako Baratze Pilotalekuanherri antzerkia estreinatuko zuten, Lurdes Imazen zuzendaritzapean.

Antzezle

Aktore gisa parte ondorengo antzezlanetan hartu du parte

  • Segura 1256-2006 (2006)
  • Bidean galdutako izana eta izena (2015)

Argitalpenak

Argitaratu dituen material kurrikularrak

  • Ingurune 1 - Erein argitaletxea.
  • Ingurune2 - Erein argitaletxea.
  • Ziklorako irakaslearen gidaliburua - Erein argitaletxea.
  • Oporretako koadernoa LH 1 - Elkar argitaletxea.
  • Oporretako koadernoa LH 2 -Elkar argitaletxea..
  • Letra larri edo maiuskulak.
  • Irakurketa eta idazketa koadernoak, 1, 2, 3, 4 - Elkar argitaletxea.
  • Letra xehe edo minuskulak.
  • Irakurketa eta idazketa koadernoak, 5, 6, 7, 8 - Elkar argitaletxea.
  • Idazten ikasiz
  • Irakurketa eta idazketa koadernoak, 9, 10, 11, 12- Elkar argitaletxea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Lurdes Imaz is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Lurdes Imaz
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes