peoplepill id: lucas-de-longa
LDL
Spain
1 views today
1 views this week
Lucas de Longa
Spanish architect

Lucas de Longa

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish architect
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Mendaro, Debabarrena, Gipuzkoa, Spain
Death
Lucas de Longa
The details (from wikipedia)

Biography

Lukas Longa (edo Lucas de Longa), XVII. mendean Mendaroko “Bioate” baserrian jaio eta 1703 urtean hil zen Barrokoko arkitektoa eta eskultorea izan zen.

Izen bereko bi arkitekto

Santa Klara eliza eta komentua

Izen bereko hargin maisu eta eraikitzailearen semea, bere garaiko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Aita eta semearen lanak bere garaiko garrantzitsuenen artean daude, mendebaldeko hiru euskal probintzietan lan egin zuten eta eragin nabarmena izan zuten. Korronte soil eta purista baten barnean egon ziren, baina inguruko inspirazio Italia zale nabarmenenetako batekin. Aita, Yrizarren arabera, El Escorialeko lanetan trebatu zen, nahiz eta semeak egin zuen lan ezagun zabalena eta garrantzitsuena, eta jakina da 1684an zortea zuela.

Bere artelanak

Ugariak dira bere lanak erlijio arkitekturan, parte hartu zuelarik haietan. Hauen artean, Mendaron bertan, 1.647. urtean Trinidade elizako zabalkuntza eta berriztapena zuzendu zituen.

1.684an. Azkoitian klaratarren komentua diseinatu zuen. 3 urte beranduago Segurako elizan lan egin zuen, eraikitako eraikinean arkuaren portada berri bat ezarriz. Bere diseinupean Aguraingo San Pedroko klaratarren komentua, Markina Etxeberriko San Andres eliza, Portugaleteko eliza, Azpeitiko parrokiako erreforma San Ignazioren bataiarriaren kokapena hobetzekoa “zeinetan ez dago begirunerik, bere gainean korura igotzeko utzitako eskailera bait dago”.

Euskal Herrian egin zuen lanik garrantzitsuenetakoa Elgoibarko San Bartolome parrokian da, bertan aurreko proiektu baten kostua gutxitzen zuelarik. Barroko itxurakoa da eta plazara zuzendutako dorre bat diseinatu zuen bertan arkupea dagoelarik. 1703. urtean proiektua bukatu gabe hil zenez bere emaztea zenak jarraitu zuen, Maria Antonia Eguiazabal eta Ignacio de Ibero arkitekto famatuak bukatu zuen.

Galeria

Oharrak

  1. Espainiako Real Academia De la Historiako pertsonai historikoen datu basean esaten du aita eta semea, biak, arkitektoak zirela eta, batzuetan zaila dela zehaztea lan bat batarena edo bestearena den. Dena den, semean egin zituen lan gehien. Ikusi: <http://dbe.rah.es/biografias/55293/lucas-de-longa> Noiz kontsultatua: 2020-07-12

Erreferentziak

  1. Jaione, Velilla Iriondo. «Lucas de Longa | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Real Academia de la Historia) .
  2. (Gaztelaniaz) «El convento de Santa Clara de Azcoitia, una obra del arquitecto Lucas de Longa» www.eusko-ikaskuntza.eus .
  3. Lucas de Longa. .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Lucas de Longa is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Lucas de Longa
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes