peoplepill id: libe-asua-zarrabeitia
LAZ
Spain
1 views today
1 views this week
Libe Asua Zarrabeitia
A woman with a good memory

Libe Asua Zarrabeitia

The basics

Quick Facts

Intro
A woman with a good memory
Places
Gender
Female
Place of birth
Galdakao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
102 years
Libe Asua Zarrabeitia
The details (from wikipedia)

Biography

Libe Asua Zarrabeitia (Galdakao, Bizkaia, 1916ko urriaren 25a - 2019ko otsailaren 2a) bizkaitar euskaltzalea izan zen.

Biografia

Libe Asua Galdakaon jaio zen 1916an, Elexalde auzoko Aldatze baserrian, Galdakaoko kanposantuaren aurre-aurrean. Bere aita udaleko lurperatzailea zen eta alabak behin baino gehiagotan lagundu egiten zion langintza horretan.

Gandasegiko Eskolara

8 urte zituelarik Gandasegiko eskoletara joaten hasi zen,eta ondo grabatuta dauka norekin ikasi zuen: honela kontatzen du "Doña Pia Arsuaga maistrarekin viuda de Don Francisco Aspiazu". Pasarte kuriosoak gogoratzen ditu Galdutako Udabarrirako, Gandasegiko eskolea barriztatu eta ber-inaguratu zutenean "etorri zen Don Miguel Primo de Rivera eta Don Remigio Gandasegi Galdakaoko semea Amadeo Gandasegiren anaia" Galdakaora etorri zirenekoa adibidez: detaile askorekin gogoratzen du nola jantzita eta zein kondekorazio bitxiak ekarri zituzten agintari guztiek barriztu ziren eskolen reinaguraziñora. Eskola horretan urte gutxi batzuk egin ondoren, etxean lagundu behar izaten ebalako, 12 urtegaz neskame lanak egiten hasi zen.

Ahotsak proiektuan Libe Asuarekin grabatutako bideoa

Oroimen oneko emakumea dela esan daiteke, bere bizitzako pasarteak ondo gogoratu eta kontatu egin dituelako zenbait elkarrizketatan: ahotsak.com ekimenean, Galdutako Udabarria dokumentalean, Galdakaoko Udaletxeak antolatu dituen hainbat ekimenetan eta aukera eman zioten leku guztietan. Emakume euskaltzalea eta bakezalea zen, zalantzarik gabe, jende guztiarekin tratu ona izaten eta bizipoza zabaltzen saiatzen zena.

Plazakoetxeko Bonbardaketa

Berebiziko sentipen sakona eragin zion 1937ko maiatzaren 19an Gerra Zibilean zehar, Plazakoetxeko errefugioa bonbardatu zuteneko hildakoen lurperatzea. Bere aitari laguntzen, kanposantuko kapilan ikusi zituen hildakoak banan banan gogoratzen ditu, pertsona ezagunak zirelako denak.

Erreferentziak

  1. Eskolara 8 urtegaz eta 12gaz kriada Gandasegiko eskolaren berriztapena
  2. «Asua Zarrabeitia, Libe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus .
  3. Galduta Udabarria dokumentala Galdakaoko oroimen historikoa berreskuratzeko materiala
  4. Galdakaoko Udaletxean egindako prentsaurrekoa 1937ko bonbardaketei buruz
  5. 1937ko udabarrian egon ziren bonbardaketak eta bizimodua gogoratzen dute Jose Larreak eta Libe Asuak
  6. Libe Asuak Plazakoetxeko errefugioan egon ziren hildakoak banan banan gogoratzen ditu

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Libe Asua Zarrabeitia is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Libe Asua Zarrabeitia
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes