peoplepill id: leyli-santizo
LS
Guatemala
1 views today
1 views this week
Leyli Santizo
Abokatua eta CICIGeko langile ohia

Leyli Santizo

The basics

Quick Facts

Intro
Abokatua eta CICIGeko langile ohia
Places
Work field
Gender
Female
The details (from wikipedia)

Biography

Leily Santizo (Guatemala) abokatua, CICIG-eko langile ohia, egun atxiloturik dagoena.

Biografia

2019an Consuelo Porras, Guatemalako Fiskal Nagusiak, Iván Velásquez CICIG-eko buruzagiari Leily Santizo kaleratu zezan eskatu zion, berau komisioaren langilea zenean. Ustez, abokatuak sare sozialen bitartez, Consulo Porrasen kontura barre egiteko irudiak elkarbanatu edota atsegin zituela adierazi zuelako. Abokatuak bere sare sozialetako kontuak hackeatu zituztela esan zuen eta beraz ez zuela ekintza horretan parte hartu. Hala ere, fiskalak bere objetibotasuna zalantzan jartzen jarraitu zuen, Nineth Montenegro bezalako diputatuekin harremana zuela esanez eta horretarako argazki faltsuak aurkeztu zituen.

2022ko otsailaren 10ean, Leily Santizo atxilotua eta espetxeratua izan zen. Ministerio Publikoak kasuaren erreserba deklaratu bazuen ere, Fundación contra el Terrorismo deituriko elkarteak kasuaren informazioa zabaldu zuen. Elkarte horrek Santizoren kontrako salaketa jarri zuen, Erika Aifanek epaitu zuen Odebrecht kasuan egin zuen eskari batengatik. Kasu horretan Leily Santizo, Siomara Sosaren abokatua zen, zigorgabetasunaren aurkako fiskaltza bereziaren (FECI) fiskal ohia.

Leily Santizo Mariscal Zavala izeneko presondegian atxilotu zuten hasieran, non berak espetxeratuako presoak dauden, hori zela eta bere bizitza arriskuan zegoela salatu zuen. Kasuaren epailea Geisler Smaille Pérez du izena, eta Comisiones Paralelas 2020 izeneko kasu batengatik ikertu zuen FECIk. UDEFEGUA-k ere, giza eskubideen aldeko elkartea, arrisku hori benetakoa zela adierazi zuen eta Guatemalako Giza Eskubideen Nazioarteko Behatokia osatzen duten hainbat elkartek ere babesa adierazi zioten abokatuari. Audientzietan Fundación contra el Terrorismoko abokatuek, Ricardo Méndez Ruíz eta Estuardo Falla, eta bere kontrako indarkeria erabili zutela ere salatu zuen. Martxoan, atxiloketa akusatuaren etxean eman zezan dekretatu zuen. Uztailean, Santizok bere mugikorretik atera zuten informazioaren gaineko txostena eskatu bazuen ere, fiskalak ukatu egin zion informazioa, ondoren bere mugikorretik ateratako informazio pertsonala sarean elkarbanatu dute Raúl Falla Ovalle eta ¡Yes, Master! @__Vader kontuek.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Leyli Santizo is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Leyli Santizo
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes