peoplepill id: leticia-gaspar-1
LG
Spain
1 views today
1 views this week
Leticia Gaspar
Artist and researcher

Leticia Gaspar

The basics

Quick Facts

Intro
Artist and researcher
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Bilbao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
42 years
Education
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Leticia Gaspar Garcia (Bilbo, 1982ko urriaren 25a) artista eta ikertzaile euskalduna da. Sari ugari jaso ditu, bai eta sorkuntzarako, egoitzarako eta ikerketarako bekak ere.

Biografia

Leticia Gaspar Bilbon jaio zen. UPV/EHUn egin  ditu ikasketak. Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da, eta hainbat ikastaro, tailer eta mintegietan parte hartu du. EHUko beka baten laguntzaz hamarkada bat aritu da ikerketa lanean, eta ondorioz, bere doktorego tesia osatu eta defendatu du 2020ko hasieran.

Bere tesia “Estereotipos sexualizados asociados a las mujeres en las representaciones pictóricas desde principios del siglo XX hasta principios del siglo XXI” deitzen da. Tesi horretan Leticia Gasparrek pinturan emakume biluziak edo sexu-jarrerak  nola irudikatzen diren aldi horretan aztertzen du. Tesia pinturetako eduki sexistei buruzko hausnarketa kritikoa da. Horretarako, lanen lagin zabala jaso du, eta analisi konparatibo bat ezarri du, emakumeak pinturan nola irudikatzen diren eta zer estereotipo lotzen zaizkien aztertzeko.

Leticia Gaspar diziplina anitzeko artista da, eta pintura, argazkigintza, ilustrazioa eta komikia erabiltzen ditu, nahiz eta azken aldian pinturan zentratu bere lana. Bere pintura lanak hondakinetan, eraikinetan edo dendetan oinarritzen dira. Ez du paisaia-zentzuan margotzen, baizik eta eraikin edo denda bakar batean zentratzen da. Gasparrek ez du kopia bat sortzeko interesik eta, oro har, bere arreta erakarri duten irudi edo ideia partikularretatik abiatzen da bere prozesu artistikoa. Hortik abiatuta, eszena osatzen du.

Bere lan plastikoak hiri-ingurune garaikidea aztertzen du, pintura-baliabideen erabilera, argiaren erabilera, konposizioa eta kolorea bereziki azpimarratzen dituen figurazioa erabiliz.

Bekak[5]

  • Azokartean erakusketa-proiektua, Maraka. (2020)
  • Bilbaoarte fundazioaren beka proiektu artistikoak egiteko. (2018)
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren beka, arte bisualen modalitatea. (2015)
  • Proiektu artistikoen deialdia, Montehermoso KK - BBAA Fakultatea (UPV/EHU). (2014)
  • UPV/EHUko ikertzaileen mugikortasunerako laguntza NYU Steinhardt-en, New Yorkeko Unibertsitatean. (2010)
  • UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko laguntza. (2007)
  • UPV/EHUko Ikasketa feministak eta generokoak ikertzeko laguntzak. (2007)
  • Emakume artisten lanak sustatzeko eta zabaltzeko beka, Basauriko Udala. (2007).
  • Guggenheim beka, Abigail Lazkoz proiektua. 2007ko iraila-urria.
  • Erasmus. Ravennan, 2004. (Italia)

Lanak

Bere lana hainbat museo eta udaletxetan dago ikusgai. Banakako eta taldeko hainbat erakusketetan parte hartu du.

Banakako erakusketak

  • Victor de los Ríos aretoa, Santoña, (2020)
  • Reocín arte garaikideko zentroa, (2018)
  • Berrizko kultur etxea, (2018)
  • Merindadeen Museo Historikoa Medina de Pomarren (2017)
  • Goart galeria, Bilbo (2017)
  • Eduardo Úrculo pinakoteka, Asturias (2016)

Taldeko erakusketak

100 baino gehiagotan parte hartu du  (Espainia, Portugal, Italia, Serbia, EEUU, Alemania), euren artean,

  • Pedro Cano de Blanca Fundazioa, Murtzia, (2020)
  • Begira, BilbaoArte Fundazioa, (2019)
  • Cerveirako XIX. Arte Bienala, Portugal (2017/2015)
  • Antonio López Torres Museoa. Tomelloso (2017)
  • Joan Antoni Samaranch Museoa. Bartzelona (2017/2016)
  • NordArt arte-azoka, Alemania (2016)
  • Fernando Soria Museoa, Alacant (2016)
  • Artevista galeria, Bartzelona (2015)
  • Rekalde aretoa, Bilbo (2014)

Sariak

2003 eta 2018 artean 100 lehiaketa baino gehiagotan lortu ditu sariak. Aipatzeko batzuk:

  • XX Bienal Internacional de arte de Cerveira, erosketa, (2018)
  • Alcalá Hiriko Ikusmen-arteak XLVIII Sarietan 1. Saria (2017)
  • "Tomelloso hiria" XLIX. Pintura eta Marrazketa Lehiaketan eskuratze-fondoa (2017)
  • 1. Saria LXXIV José Camarón Nazioarteko Arte Lehiaketan, Segorbe (2017)
  • Pintura eta Kirol Eskulturaren VIII. Bienalean eskuratzea, Burgos (2017)
  • San Fernando Gaztelua Arte Plastikoen XXXV. Lehiaketa Nazionalean eskuratzea, Bolaños (2017)
  • 3. Saria paper gaineko VIII. Nazioarteko Arte Sarian Bartzelona Olinpikoa Fundazioa (2017)
  • 3. saria Carlton Hotelaren VII. Arte Lehiaketan (2017)
  • Ohorezko domina Arte Plastikoetako XXVI. Lopez Villaseñor Sari Nazionalean (2017)
  • Medina de Pomar Hiria XXIII. Pintura Lehiaketa Nazionaleko 1. Saria (2016)
  • 2. Saria Eduardo Ruiz-Golluri X. Sarian (2016)
  • Errioxako XXXII. Arte Gaztearen Erakusketako finalista (2016)
  • 1. Saria Art Nalón arte plastikoen XXIII. Lehiaketa Nazionalean (2015)
  • Errioxako Legebiltzarreko IX. Pintura Lehiaketan hautatua (2015)
  • Ertibilen aukeratua. Bizkaiko Foru Aldundia (2014)

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Leticia Gaspar is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Leticia Gaspar
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes