Laura Latorre Hernando
Quick Facts
Biography
Laura Latorre Hernando (Madril, 1975ko abenduaren 14a)gizarte-hezitzailea eta terapeuta narratiboa da.
Biografia
Jaengo herri bateko langile baten eta Cuencako herri bateko jostun baten alaba da. Madrilgo auzo batean jaio zen, non bizilagunak gauero elkartzen ziren euren etxeak eraikitzeko. Oaxacan (Mexiko) eta Buenos Airesen (Argentina) bizi izan da urte batzuetan, eta Uharten (Nafarroa) bizi da gaur egun.
Gizarte Hezkuntzan diplomatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Terapia narratiboan diplomatua Pranas Txilen.
Ibilbide profesionala
Laura Latorre Hernandok ikuspegi feministatik lan egiten du, indarkeria matxista ikusarazteko eta desagerrarazteko eta maitasunaren eraikuntza patriarkal eta kapitalista zalantzan jartzeko.
Bere ibilbide profesionalean zehar, gizarte-heziketan eta gizarte-zailtasuneko egoerak bizi dituzten pertsonei, familiei eta kolektiboei laguntzen aritu da, batez ere gazteei eta emakumeei.
2009an hasi zuen bere prestakuntza praktika narratiboan Mexikoko Praktika narratiboen kolektiboarekin. 2016an Pranas Txilek koordinatutako Praktika narratiboen Nazioarteko Diplomaduna egin zuen Buenos Airesen. Ordutik, Txileko Praktika narratibo eta Pranen Kolektiboak antolatutako ikastaroetan eta diplomatutan hezitzaile gisa lan egiten du.
Duela hamarkada bat baino gehiagotik, maitasuna birpentsatzeko eta indarkeria gure harremanetatik bereizteko prestakuntza-espazioak eskaintzen ditu, bai Espainiako Estatuan, bai Mexikon, Uruguain, Txilen eta Argentinan.
Haibat liburu idatzi ditu eta indarkeria matxistari eta maitasun patriarkala zalantzan jartzeari buruzko artikuluak argitaratu ditu Cuadernos de Educación no Sexista seriean, Pikara Magazinen eta Revista Contexto aldizkarian.
Argitalpenak
Liburuak
- Un mismo cielo, un viaje desde México hasta Panamá, liburuaren eta dokumentalaren editorea da, Ertamerikako zazpi herrialdetan maitasun subertsiboari buruzko istorioak ikus-entzunezkoen eta idatzizkoen bidez biltzen dituena.
- Polifonía amorosa liburua (Ediciones Bellaterra, 2017)Fikziozko errealitate-liburua. Bertan, elkarrizketatu zituen pertsonen maitasun-esperientziak kontatzen dira, praktika narratiboan oinarritutako galderak oinarri hartuta.
- (h)amor 4. (h)amor propio. liburu kolektiboa (Continta me tienes, 2019).Un amor sin barandillas kapituluarekin.
- Conjugar el amor. Escritos alternativos al discurso amoroso. liburu kolektiboa. (Editorial La oveja Roja, 2020).
Artikuluak
- Un aprendizaje desigual del amor. (Pikara Magazine, 2021)
- Violencia machista, violencia con intención. (Revista Contexto, 2020)
- Sostenerse desde los márgenes: apoyo mutuo en salud mental en 9medio del confinamiento. (El Salto, 2020)
- Chicas Prepago, un testimonio en primera persona. (El Salto, 2020)
- Filmar desde lo común. (El Salto, 2020)
- Todo debe ir bien. (El Salto, 2019)
- ¿Se puede pensar en el amor? (Pikara Magazine, 2018)
- El laberinto del amor. Narraneteando aldizkaria. Colectivo de Prácticas Narrativas. Ciudad de México. 2013.
- El amor y la sexualidad en la educación. Serie de Cuadernos de Educación No Sexista Nº 21. Instituto de la Mujer. Madrid. 2007. Egilekide.
- Experiencias de relación en la escuela: Prevenir la violencia contra las niñas y las mujeres. Serie Cuadernos de Educación No Sexista Nº 19. Instituto de la Mujer. Madrid. 2006. Egilekide.
Erreferentziak
- ↑ alba.reb. «Laura Latorre Hernando» Ágora Online .
- ↑ Latorre, Laura. «Laura Latorre, autora en pikara magazine» pikara magazine .
- ↑ Latorre Hernando, Laura. 2018-05-22 .
- ↑ «Todos los libros del autor Laura Latorre Hernando Laura» www.todostuslibros.com .
- ↑ «“El cuestionamiento de la construcción patriarcal y capitalista del amor desde una mirada feminista es el hilo común del libro”» Hala Bedi .
- ↑ «Un aprendizaje desigual del amor» pikara magazine 2021-02-10 .
- ↑ Hernando, Laura Latorre. «Violencia machista, violencia con intención» ctxt.es | Contexto y Acción .
- ↑ «Sostenerse desde los márgenes: apoyo mutuo en salud mental en medio del confinamiento» www.elsaltodiario.com .
- ↑ «Chicas Prepago, un testimonio en primera persona» www.elsaltodiario.com .
- ↑ «Filmar desde lo común» www.elsaltodiario.com .
- ↑ «Todo debe ir bien» www.elsaltodiario.com .
- ↑ «¿Se puede pensar el amor? -» pikara magazine 2018-02-13 .
Kanpo estekak
- Elkarrizketa:Testuek maitasunaren eta erlazioaren diskurtso nagusia irauli nahi duteBerria, 2021.06.30
- Laura Latorre Facebook
- Laura Latorre Mikel Romero