peoplepill id: krispin-sorarrain
KS
Spain
1 views today
1 views this week
Krispin Sorarrain

Krispin Sorarrain

The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Alkiza, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
Place of death
Alkiza, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
Age
84 years
Positions
mayor of Alkiza
The details (from wikipedia)

Biography

Krispin Sorarrain Uzkudun (Asteasu, 1889ko azaroaren 19a – Alkiza, 1974ko irailaren 11) Alkizako alkatea eta kronista izan zen.

Bizitza

Asteasuko Elizmendi bailarako Motxe baserrian jaio zen. 1893an umezurtz gelditu eta Zizurkilgo osaba-izebarengana joan zen bizitzera.

Baserriko lanak egiteaz gain bizargina zen eta Asteasun bertan zuen bizartegia. Soinujolea ere bazen. Esaten denez, 1913ko Santiago egunean, uztailaren 25ean, Billabonatik abiatu zen soinua joz eta Hernioraino ailegatu zen jotzeari laga gabe. Igandeetan soinua jotzen zuen Alkizako plazan eta inguruko herrietatik ere deitu egiten zuten ezkontza, festa eta antzekoetrako.

1915ean Maria Hermenegilda Amunarriz Blanzako anoetarrarekin ezkondu eta Iriarte baserria aldatu zen. eta zortzi seme-alaba izan zituzten. 1922 Alkizako Perurena baserrira mugitu zen familia eta bertan jaio ziren 4 seme-alaba gazteenak, tartean Antonio Sorarrain euskal idazlea. Krispin 1930ean alargundu zen.

Alkate eta kronista

1924an Argia astekarian herriko kronikak idazten hasi zen, Ernio-Mendi goitizenarekin. 1936a arte hogeita hamar kronikatik gora idatzi zituen. Kontuan hartu behar da herrian beste kronista batzuk ere aritu zirela garai berean. Hona 1924ko azaroaren 16ko alean publikatu zuen kronikaren zati bat:

'Baserritarrak pozik gabiltza. Udazken ederra jaungoikuak eman digu, artua galanki, babarruna asko, sagarra beñere ezagutu den geyena, aurten sagardo ederrak izango diran ustea degu ¡nai nuke! Onenak etxian gelditu ta txarrenak besteri ema; nik beintzat ez det inun pitarrik eskatuko aurten, baizik ¡sagardua! eta ¿zeñelin edan biardira? Gaztañak basuan gelditu zaizkigula, sardiñ zarrak txarrak eta garesti daudela.¡A! sagardo onak berak emango du egarria ¡ala beharrko!'

1931ko udal hauteskundeetan alkate aukeratu zuten eta 1934an zinegotzi. II. Errepublikaren kontrako matxinatuen Burgosko Juntak 1936ko abuztuaren 27an kargugabetu zuen alkatearekin eta gainerako zinegotziekin batera. 500 pezeta isuna ordaindu behar izan zuen.

Erreferentziak

  1. «Krispin Sorarrain, Asteasuko soinujolea - Asteasu» Aiurri.eus .
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2001). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 479 or. ISBN 84-606-3058-7..
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Krispin Sorarrain is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Krispin Sorarrain
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes