Koldo Otamendi
Quick Facts
Biography
Koldo Otamendi (Andoain, Gipuzkoa, 1973), Kojo ezizenarekin ere ezaguna, musika kazetaria da. Batez ere musika-taldeek Euskal Herrian burutzen duten zuzeneko emanaldien berri zabaltzen du.
Kazetari moduan Hamaika telebistan Musikazuzenean TB programan 100dik gora saio egin ditu, eta Berria egunkarian ere kolaborazioak egin ditu musikari buruz.
Euskal Herrian zehar zuzenean ematen diren kontzertuen agenda eta informazioa zabaltzen duen Musikazuzenean.com atari digitalaren arduraduna da. Musika taldeen biografiak, kontzertuen kronikak, argazkiak, audioak eta bideoak ere eskaintzen dituzte atarian. Ugariak dira zuzeneko emanaldiak programatzen dituztenak.Euskal Herria lur eremu txiki bat izan arren zuzeneko musika eskaintzan oso aberatsa da; zuzeneko hainbat tokitan eskaintzen dira: gaztetxeak, areto komertzialak, herriko festak, taberna txikiak, festibal handiak…
Hainbat urtetan Durangoko Azokan autoekoizpenaren bidez diskoa ateratzen duten taldeentzako erakusmahaia koordinatu du, Musikazuzenean zigilupeko standean.
Erreferentziak
- ↑ Erostarbe Leunda, Gorka.(2017/12/08). ««Korridoreetan jende asko ibiltzen da paseatzen, gehiegi»» Berria ..
- ↑ «Musika Zuzenean» hamaika.eus ..
- ↑ MUSIKAZUZENEAN TB #88: Durangoko Azokaren musika kronika. ..
- ↑ Erostarbe, Gorka. «Urte plurala musikarena» Berria ..
- ↑ «Musikazuzenean - GU» musikazuzenean.com ..
- ↑ Aiurri.(2018-12-06). «Musikazuzenean, talde txiki askoren aterpea - Eskualdea» Aiurri.eus ..
- ↑ Koldo Otamendi (Musika Zuzenean) DA!. ..