peoplepill id: koldo-biguri
KB
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Gender
Male
Place of birth
Vitoria-Gasteiz, Cuadrilla de Vitoria, Alava, Basque Country
Age
62 years
The details (from wikipedia)

Biography

Koldo Biguri Otxoa de Eribe (Gasteiz, Araba, 1962ko abuztuaren 25a) euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea da. Jaioterrian Euskal Filologia ikasi ondoren, itzulpengintzan dihardu 1992az geroztik. 2000. urtean, Euskal Morfologiako irakasle aritu zen Napoliko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean irakasten du. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakaria 2000-2002 bitartean, eta Senez aldizkariko zuzendaria 1994-1999 bitartean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an.

Idazlanak

Ipuinak

  • Ezpataz hiltzen duena (1989, Donostia Hiria Sariko hirugarren irabazlea. Ezpataz hil izenburuaz argitaratua, 1995, Erein)
  • Halabeharraren lerroak (1995, Ignacio Aldecoa Saria. Arabako Foru Aldundiak argitaratua, 2002)
  • Eguzkia ezkutatzen denean (1996, Donostia Hiria Sariko hirugarren irabazlea. Kutxa Fundazioak argitaratua)

Saiakera eta artikuluak

  • Euskal Baladak (1983, Hordago)
  • «Esaldi konpletiboen erabilera: Duhalderen Meditacioneac gei premiatsuenen gainean», ASJU (1986).
  • «El tema del cambio de sexo en la literatura vasca de tradición oral», Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, (I) ASJU 14 (1991).
  • «La situación actual de la traducción jurada en lengua vasca», Papers Lextra del Grup d’Estudis Dret i Traducció, Institut Joan Lluís Vives, 3. zenbakia (2007).

Itzulpenak

Literaturako lan ugari euskaratu ditu Bigurik; batez ere, XX. mendeko italierazko lanak:

  • Hontzaren eguna; Leonardo Sciascia (1991), Ibaizabal.
  • Bitxilandia; Stefano Benni (1992), Erein.
  • Marcovaldo; Italo Calvino (1992), Ibaizabal.
  • Muinoko etxea; Cesare Pavese (1992), Ibaizabal.
  • Erromako emakumea; Alberto Moravia (1993), Ibaizabal.
  • Ateak zabalik dituen presondegia; Jan Terlow (1993), DDB.
  • Zlataren egunkaria; Zlata Filipovic (1994), DDB.
  • Talai; Mario Lodi (1994), DDB.
  • Gattopardo; Giuseppe Tomasi di Lampedusa (1995), Ibaizabal.
  • Matias eta aitona; Roberto Piumini (1995), DDB.
  • Ume ergelak; Ana María Matute (1995), DDB.
  • Mugak; Claudio Magris (1995), Erein.
  • Estetika Brebiarioa; Benedetto Croce (1996), Klasikoak.
  • Finzi-Continitarren lorategia; Giorgio Bassani (1997), Ibaizabal.
  • Kristo Ebolin geratu zen; Carlo Levi (1997), Alberdania.
  • Jesse Jamesek ikasi zuen hemen; Tino Pertierra (1999), DDB.
  • On Camillo; Giovannino Guareschi (2001), Ibaizabal.
  • Zeta; Alessandro Baricco (2001), Igela.
  • Alegiak; Félix María de Samaniego (2003), Arabako Foru Aldundia.
  • Maitale koitaduen kronikak; Vasco Pratolini (2006), Elkar.
  • Judy Moody, bere buruaren jabe; Megan McDonald (2007), Mensajero.
  • Judy Moody, munduari itzulia zortzi egun eta erdian; Megan McDonald (2007), Mensajero.
  • Judy Moody, etorkizun igarle; Megan McDonald (2008), Mensajero.
  • Judy Moody, medikua da; Megan McDonald (2008), Mensajero.
  • Demokraziaren etorkizuna; Norberto Bobbio (2008), Klasikoak.
  • Judy Moody oso umore txarrez dago; Megan McDonald (2008), Mensajero.
  • Judy Moody, lurraren salbatzailea; Megan McDonald (2008), Mensajero.
  • Judy Moody ospetsua egiten da; Megan McDonald (2008), Mensajero.
  • Zenbaki lehenen bakardadea; Paolo Giordano (2009), Alberdania.
  • Stilton dut izena; Geronimo Stilton (2009), Planeta.
  • Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua; Geronimo Stilton (2009), Destino. Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariaren irabazlea.
  • Ongi etorri Harkaitz Zekenera; Geronimo Stilton (2009), Planeta.
  • Mirari galduaren bila; Geronimo Stilton (2009), Planeta.
  • Hegoalderantz ihesi; Juan Madrid (2009), Giltza.
  • Judy Moody Unibertsitatera doa; Megan McDonald (2009), Mensajero.
  • Ismaelen historia; Francesco D'Adamo (2010), Aizkorri.
  • Bidaia zoroa Sagutxistanera; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
  • Munduko lasterketa eroena; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
  • Hegoak; Aprylinne Pike (2010), Mensajero.
  • Code Lyoko 1, Lurpeko gaztelua; Jeremy Belpois (2010), Mensajero.
  • Code Lyoko 2, Izenik gabeko hiria; Jeremy Belpois (2010), Mensajero.
  • Pinotxoren abenturak; Carlo Collodi (2010), Alberdania-Erein-Igela (G. Goikoetxearekin batera itzulia, A. Pontestaren bertsioan oinarrituta).
  • Altxor desagertuaren misterioa; Geronimo Stilton (2011), Planeta.
  • Utikan hemendik, gaztakirtena; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
  • Katu piraten galeoia; Geronimo Stilton (2010), Planeta.
  • Xarmak; Aprilynne Pike, Mensajero.
  • Mona Sagulisaren irribarrea; Geronimo Stilton (2010), Planeta.

Erreferentziak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Koldo Biguri is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Koldo Biguri
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes