Karmele Aierbe
Quick Facts
Biography
Karmele Aierbe Muxika (Ataun, Gipuzkoa, 1951ko, irailaren 9a – 2022ko otsailaren 15a) gipuzkoar irakasle, politikari abertzalea eta euskaltzalea zen.
Ibilbidea
1988an Euskal Herrian Euskarazeko koordinatzailea izan zen.
Ezker Abertzaleko alderdi ezberdinetako kidea eta bozeramalea izan da.
Ataungo udaletxeko zinegotzi hainbatetan izan zen. Lehen aldiz, 1988ko ekainaren 1etik, 1988ko azaroaren 23 arte. Bigarrenez 1995eko ekainaren 17tik, 1999ko uztailaren 3ra eta, azkenik, 2015eko ekainaren 13tik, 2018ko urriaren 4ra.
1998an Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide aukeratua izan zen Gipuzkoako ordezkaritzan.
Batasuna alderdiko Mahai Nazionaleko kidea izan zen. 2008ko otsailean arrazoi honengatik atxilotua izan zen eta 2009ko apirilean utzi zuten aske.
2010an, Bilboko Euskalduna Jauregian Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak sinatutako Lortu Arte akordioaren sinatzaileeetako bat izan zen. Jaioterriko udalean zinegotzia izan zen Euskal Herria Bildu alderditik.
2014ko ekainaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundiak Frankismoaren auzitegiek jazarritako emakume gipuzkoarrak omenduz "Urrezko Bereizgarriak 2014" ekitaldeko partaide izan zen.
2016ko abuztuak 10ean Berriak bildu zituen bizitza politikoari buruzko hausnarketa eta pasartek, honako sailean: "Udako seriea. Politikari ohiak (II). Karmele Aierbe".
2019an, bere ibilbide politikoari eskainitako omenaldia jaso zuen Ataunen, besteak beste, Arnaldo Otegiren parte hartzearekin.
2021eko ekainean UEMAk ere omenaldia egin zion Amasa-Villabonako urteko batzar nagusian, euskararen alde egindako lana eskertuz
2022ko otsailaren 15ean hil zen, minbiziak jota Karmele Aierberi agur ekitaldi jendetsua egin zioten Ataunen.
Erreferentziak
- ↑ Otamendi, Gorka Berasategi. ««Ezker abertzalea ilegalizatzea izan zen gatazkaren puntu gorena»» Berria .
- ↑ Berria. «Emakume eta euskaldun, bi aldiz baztertua» Berria .
- ↑ «Elegida la nueva Mesa Nacional de HB» www.elmundo.es .
- ↑ «Batasuna ve en el arresto de sus líderes una 'declaración de guerra al independentismo' | elmundo.es» www.elmundo.es .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detenidas catorce personas acusadas de ser «dirigentes clandestinos» de Batasuna» El Diario Vasco 2008-02-11 .
- ↑ Goierrikohitza.info. «Peio Galvez, Karmele Aierbe eta Iñigo Balda aske utziko dituzte datozen orduetan, bermepean» Berria .
- ↑ Berria, Gipuzkoa. (2014-06-12). Urrezko domina eta urrezko bereizgarriak 2014. .
- ↑ Otamendi, Gorka Berasategi. ««Ezker abertzalea ilegalizatzea izan zen gatazkaren puntu gorena»» Berria .
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-02-24). «Karmele Aierberen «ibilbide oparo eta aberatsa» balioan jarri dute Ataunen» naiz: .
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-15). «Karmele Aierbe ezker abertzaleko kide historiko eta euskaltzalea hil da» naiz: .
- ↑ Lartzanguren, Enekoitz Telleria Sarriegi-Edu. «Karmele Aierbe euskaltzalea hil da» Berria .
- ↑ «Karmele Aierberi agur ekitaldi jendetsua egin diote Ataunen» Goierriko Hitza 2022-02-17 .
- ↑ Jendetza Karmele Aierberen azken agurrean. Bideoa. .
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. «Bizitza bat borroka zer den irakasten» Berria .