peoplepill id: karlos-mahoma
KM
Spain
1 views today
1 views this week
Karlos Mahoma
Basque punk singer

Karlos Mahoma

The basics

Quick Facts

Intro
Basque punk singer
A.K.A.
Karlos Agirreurreta Rodriguez Carlos Agirreurreta Rodriguez
Places
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Mondragón, Spain
Place of death
Bilbao, Spain
Age
44 years
The details (from wikipedia)

Biography

Karlos Agirreurreta Rodriguez, ezizenez Mahoma (Arrasate, 1959 - Bilbo, 2003ko urriaren 14a) RIP punk musika taldearen abeslari nagusia izan zen.

Hastapenak

Mahoma ezizena umetatik zetorkion, San Viator ikastetxean, gelan ipuin bat irakurri zutenetik: berak bezala Carlos izena zuen bizargin bati buruzkoa zen, Mahoma ezizena zuena.

Hasieran, musika taldeak Doble Zero izena zuenean, Karlos inguruan ibiltzen zen beste lagun askorekin batera; haiek baino bost urte zaharragoa zen, eta ibilgailua zuenez, garraioan laguntzen zien. Artean, taldea Portuk, Julek, Txerrak eta Mallabik osatzen zuten. RIP izena hartu eta gutxira, Mallabi abeslaria soldadutzara joan behar izan zen; orduan sartu zen Mahoma bere partez abestera.

RIP taldean abeslari

Laster, Karlosen dohaiak nabarmendu ziren: bere presentziak, jarrerak eta abesteko era grinatsuak taldekideen eta publikoaren onespena jaso zuten. Horretara, Mallabi soldadutzatik itzuli zenean, RIPeko kideek aukeratu beharra izan zuten: biek abesten jarraitzeko saiakerak egin zituzten arren, azkenean Karlos geratu zen.

Mahomaren ekarpena ez zan abestera mugatu: RIP taldearen errepertorioaren konposatzaile nagusia Portu izan bazen ere, Karlosek ere zenbait letra egin zituen. Kantuen moldaketak denen artean egiten zituzten.

80ko hamarkadaren erditik aurrera, taldekide guztiak heroinarekin engantxatuak izan ziren. Honek taldearen gainbehera ekarri zuen, ia guztiz gelditu arte. Halere, RIP taldea ez zen ofizialki sekula desegin.

RIP-en itzuleren arduradun nagusia Karlos izan zen. Izan ere, 1991ean, Arrasate Press aldizkariaren jaialdi batean Minxoriak taldeak jo behar zuen; hainbat bertsioen artean antolatzaileek RIP-en kanturen bat sartzea pentsatu zuten, eta Mahomari kantatzea proposatu zioten. Berak, orduan, taldekide ohiekin nahiago zuela erantzun zuen; eta berriro biltzeko konbentzitu zituen. Hori lehen itzulera izan zen, 1995 arte iraun zuena. Handik urte gutxira berriro gauza bera gertatu zen: jendeak Karlosi RIP-en bertsioetan abestea proposatu, eta honek taldekide orijinalak nahiago zituela.

Bizitza pertsonala

Mahoma ezagutu zuten guztiek diotenez, maitekorra, adeitsua eta jendearekin traturako dohai berezikoa zen. RIPeko beste taldekideak lotsatiagoak zirenez, ezaugarri hau are nabarmenagoa zen.

RIP-ez gain, 1990 hamarkada amaieran Karlos Elkorobarrutia izeneko “koru-talde ganberroan” ibili zen; txikiteoan eta kantuan aritzen ziren.

1998an Bilbon lanean hasi zen autobus gidari bezala, eta bertara bizitzera joan zen. Lineako autobusetan aritu zen, baita bidai berezietan Europa osoan zehar eta Afrika iparraldean.

RIP taldeak diskografikekin izan zituen arazoetan (Discos Suicidasekin bereziki), Karlos izan zen nagusiki erreklamazioetan aritu zena.

Azken urteetan, Mahoma Bilboko Kafe Antzokian kontzertuak ikustera joaten zen; Zuberoako kantuekiko ere zaletu zen, eta Bilbo inguruko mendietan ibilaldiak egiten zituen. Euskara ere ikasten aritu zen.

Heriotza

2003ko urrian, 44 urte zituela hil zen Mahoma. Itxuraz, dutxa hartzen zegoela ondoezak eman zion; etxean bakarrik zegoen. Auzokide batek abisua eman zuen, etxean argia egon arren mugimendurik ez zuelako sumatzen; orduan aurkitu zuten gorpua. Hileta elizkizuna egin zitzaion, eta lagunen aldetik omenaldia Besaiden, Porturi eginiko leku berean; harrezkero, urte bitik behin, kontzertu/omenaldiak egin izan zaizkie biei.

Erreferentziak

  1. BARANDIARAN, Iker () «Mahomari elkarrizketa» Putz.
  2. URIACH, Judit. ALONSO, Fernando. 2018. Larga vida a R.I.P. Ed. Tóxico Records + El Lokal. Associació cultural El Raval. Barcelona. ISBN: 978-84-09-04339-2
  3. Goienkaria, 2001-IV-20.
  4. Destruye Fanzinea, 14 zkia (2004ko urtarrila).
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Karlos Mahoma is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Karlos Mahoma
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes