peoplepill id: junkal-guerrero-langara
JGL
Spain
1 views today
2 views this week
Junkal Guerrero Langara
Euskal musikagile

Junkal Guerrero Langara

The basics

Quick Facts

Intro
Euskal musikagile
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Andoain, Donostialdea, Gipuzkoa, Spain
Age
57 years
Education
Conservatorio profesional de música Francisco Escudero
Junkal Guerrero Langara
The details (from wikipedia)

Biography

Junkal Guerrero Langara (Andoain, Gipuzkoa, 1968) konpositorea, pianista eta koru zuzendaria da. Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko klaustroko kide da, eta hainbat lehiaketatako epaimahaikide izan da; besteak beste, Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketakoa eta SGAEren Konpositore Gazteen Lehiaketakoa. 2020ko urtarriletik, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Aholku Batzordeko kide da.

Ibilbide profesionala

Junkal Guerrero, pianoa jotzen, 1994ko apirilean.

Bere jaioterrian hasi zituen musika-ikasketak, eta, ostean, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten. Solfeoa, Pianoa, Klabezina, Musika Pedagogia eta Abesbatza Zuzendaritza espezialitateetako tituluak bereganatu zituen.

Lasarte-Oriako Udalaren Musika Eskola hamaika urtez zuzendu ostean, 1999an Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko klaustro akademikoan hasi zen lanean, eta 2006an lortu zuen behin betiko plaza oposizio bidez, pianoko espezialitatean.

Hainbat koru-talderen zuzendaria izan da, besteak beste, Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz Abesbatza historikoarena; 2012 eta 2017 bitartean zuzendu zuen.

Hainbat lehiaketatan parte hartu du, besteak beste, Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan eta SGAEren Konpositore Gazteen Lehiaketan.

2020an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Arteen eta Kulturaren Gipuzkoako Kontseilu Aholku-emaileko kide hautatu zuen.

Lanak

  • Bi bihotz (2010)
  • Mutil txaleko gorri (2020)
  • Arimen Besarkadan (2021)

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Bi bihotz. Youtube. Festival Internacional de Habaneras. Torrevieja, 2011.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Junkal Guerrero Langara is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Junkal Guerrero Langara
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes