peoplepill id: juliana-zubizarreta
JZ
Spain
1 views today
1 views this week
Juliana Zubizarreta
Spanish singer

Juliana Zubizarreta

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish singer
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Elgoibar, Spain
Place of death
Elgoibar, Spain
Age
96 years
Instruments:
The details (from wikipedia)

Biography

Juliana Zubizarreta Gurrutxaga (Elgoibar, Gipuzkoa 1910eko otsailaren 22a - ib. 2006ko uztailaren 21a) Trikiti musikako panderojolea eta abeslaria izan zen.

Biografia

Sallobente-Ermuaran auzoko Armaregieta ("Armaitta") baserrian jaio zen. 11 anai-arrebetatik hamargarrena zen Juliana. 14 urterekin Lekunberri baserrira joan zen hango lanak egiten laguntzera. Bertan bi urte eman ostean, Urruzuno bailarako Urruzunoetxetxo baserrira joan zen. Urruzuno auzoko Aldapa baserriko Juan Larrañagarekin ezkondu zen 21 urte zituela. Panderojole gisa, Katalotzari lagun eginez, hainbat erromeria girotu zituen.

Aurrekariak

Euskal Herriko lehen panderojoleak emakumeak izan ziren, soinu txikia sartu arte beraiek kantatzen baitzituzten koplak panderoarekin. Halaxe egiten zuen Juliana Zubizarretak, Oñatiko Primi Erostarbek eta Arratiako Maurizia Aldeiturriagak bezala.Euren aurretik Maria Barrena, Maria Ugarte, Anizeta Barrena eta Timotea Guridi ere agertzen dira koplarien zerrendan eta ezaguna da baita Ezkioko Frantziska Antonia Irizarren izena ere, Oñatiko Inaxia eta Antonia Arantzetarekin batera.

Panderojole ibilbidea

Musika zaletasuna etxetik zetorkion Juliana Zubizarretari. Hamaika anai-arreba ziren eta denek jotzen zuten tresnaren bat. Hiru ahizpa ziren panderoa jotzen zutenak, Martzelina, Pantxika eta Juliana. Inork erakutsi gabe ikasi zuten. Autodidaktak Alaia zen Juliana Zubizarreta, eta barruan zuen poztasun harekin ingurukoak dantzan jartzen saiatzen zen elgoibartarra, panderoa lagun. Gainera, eskuetan indar handikoa zen. Hamasei urterekin amak panderoa oparitu zionetik beti izan zuen lagun. Abarkak josten laguntzeagatik sari gisa oparitu zion amak eta erromerietara joaten hasi zen, nahiz eta etxean begi onez ikusi ez.

Trikitilariak izaten ziren oholtza gainera deitzen ziotena. Nahiz eta Julianak, askotan, nahiago izaten zuen dantzan jarraitu. Jendeak ostera estimatu egiten zuen panderoa jotzea eta oholtzara igon egin behar izaten zuen. Antolatzaileek txapela pasatu eta biltzen zen dirua soinu-jotzailearentzat izaten zen. Julianak, jendearen gustua egiteko, zatarkeria batzuk kantatzen zituen, hots, kopla berdeak ziren gehienbat, berak asmatuak eta jendeak txaloak jo eta txanponak botatzen zizkion mantalera. Hori zen haren irabazia. Julianak sei seme-alaba izan zituen, halere, panderoarekin jarraitu zuen. Ezkontzetara, esate baterako, senarra ere joan ohi zen.

Trikiti lagunak

Garaiko trikitilari ezagun gehienekin ibili zen panderojole Juliana. Kataolatzarekin ibili zen asko, Madariagako Gregoriorekin, Lajarekin ere bai, Sakabirekin, Mendaroko Ospasekin (Bitoriano), Txikito Mendarorekin, Gelatxo Manulekin eta haren seme Pedrorekin ere bai.

Ondorengoak

Etxean sei seme eta alaba izan zituen, baina ez zuen inork afiziorik ekarri panderorako. Zaharrenak, Ramonek, musugitarra jotzen zuen, ahoko soinua alegia, baina utzi egin zuen. Iloba batek bai, Aitziber Larrañagak ikasi zuen panderoa jotzen.

Omenaldiak

  • 1993an, Joxe Kruzelegi Kataolatzarekin batera omenaldi bat egin zioten Azpeitian.
  • Laja eta Julianari omenaldia egin zien Trikitixa Elkarteak 2003. urteko San Jose egunez, Azpeitian.
  • Arraten eta Elgoibarren ere jaso zuen beste omenaldirik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Juliana Zubizarreta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Juliana Zubizarreta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes