Julián Lajos
Quick Facts
Biography
Julián Lajos Olaberri, pilota arloan Lajos deituraz ezaguna (Larraintzar, Nafarroa Garaia, 1940ko maiatzaren 4a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2013ko uztailaren 18a) esku huskako pilotari profesionala izan zen. 1960ko hamarkadaren amaieratik eta 1970ko hamarkadaren amaierara, atzelari hoberena izan zen, eta esku huskako pilotaren historia modernoan izan den jotzaile handienetako bat. Buruz buruko txapelketa nagusia irabazitako bigarren nafar pilotaria izan zen, 1970ean lortu baitzuen 25. edizioko txapela. Arerio nagusia Retegi I.a izan zuen, 1967an biak bigarren mailako buruz buruko txapelketaren finalean elkarren kontra aritu zirenetik.
Buruz buruko txapelak eta txapeldunordetzak
Lehen mailakoak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1970 | Retegi I.a | Lajos | 22-12 | Anoeta |
1971 | Lajos | Retegi I.a | 22-17 | Anoeta |
1972 | Retegi I.a | Lajos(1) | 22-00 | |
1975 | Retegi I.a | Lajos | 22-14 | Anoeta |
1976 | Lajos | Retegi I.a(2) | 22-00 |
Oharrak:
(1) Lajos ez zen finalera joan, lesioagatik eskaturiko atzerapena eman ez ziotelako.
(2) Retegi I.ak ezin jokatu izan zuen, eskuak gaizki zituelako.
Bigarren mailakoak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1967 | Retegi I.a | Lajos | 22-14 | Bergara |
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Julián Lajos Olaverri», Auñamendi Eusko Entziklopedia.