Julia Klaudia Gabilondo
Quick Facts
Biography
Julia Klaudia Gabilondo Arruza-Zabala (Mungia, Bizkaia, 1902ko urtarrilaren 29a - Donostia, Gipuzkoa, 1994ko urtarrilaren 1a) Euskal idazlea izan zen.
Biografia
Julia Klaudia Gabilondo Mungiako Trobika kaleko 12an jaio zen. Santa María eta San Pedro elizan bataiatu zuen, Frantzisko Abaitua erretoreak. Bere ahizpa Inaziaren denda bat zuen Juliak Mungian. 1936ko Gerra ostean, Beasain eta Lazkaon bizi izan ziren aldi batez eta gero Donostiara aldatu ziren.
Euskaltzaletasuna
Juliak dendako lana bezain maitea zuen euskaraz irakurtzea eta idaztea. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" idazlearen lagun egin zen, Izan ere, Esteban Urkiaga, Laukizen jaio bazen ere, oso txikia zela Mungiaratu egin zen gurasoekin batera. Lauaxetaren lagun izateak euskal sua eta euskaraz idazteko gaitasuna gehitu zizkion Juliari. Gerra garaian, bestalde, hamaika bisita egin zien bi ahizpa dendariei Augustin Zubikarai ondarrutar idazleak ere.
lanak
Juliak Eguna egunkarian sarri idazten zuen "Maite" izenordeaz, askotan lehen orrian. Abertzaletasunaren alde zein gudarien alde. Emakumezkoek gizartean eta aberrigintzan zuten eginkizunaz ere maiz idazten zuen.
Saria
Julia Gabilondok 1930ean irabazi zuen, Donostian, Euskal-Esnalea elkarteak antolatutako saria, Nor da kementsuagoa, gizonezkoa ala emakumezkoa gaiaz. Julia Gabilondok bizkaieraz idatzi zuen.