peoplepill id: julia-fernandez
JF
Spain
1 views today
1 views this week
Julia Fernandez
Spanish teacher

Julia Fernandez

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish teacher
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Pamplona, Spain
Age
62 years
The details (from wikipedia)

Biography

Julia Fernandez Zabaleta (1898ko urriaren 9a - 1961ko otsailaren 16a) Iruñean jaio zen

Bizitza

Julia Fernandez Iruñeako Dormitaleria kalean jaio zen 1898 urtean.

Iruñea hiruburuan bertan bere lehen ikasketak eginda gero, San Jose Plazan zegoen Irakasle Eskolan egin zituen maistra izateko ikasketak.

1916an bere titulua lortu zuen, nota oso onekin, sari berezia lortuz.

Horren ondorioz, udalaren beka bat jaso zuen Bartzelonan ikasteko Maria Montessori pedagoga italiar ospetsuarekin.

Pedagogia berritzailearen alde jarrita, Iruñeako Udal Eskoletan hasi zen lanean, bere lanpostua oposiziotan irabazi eta gero.

Emakume aitzindaria, feminista eta abertzalea izan zela esan dezakegu, bere irakaslana emakumeen instrukzioaren alde eta euskararen alde izan zelako.

1921eko Urtarrilaren 15ean Iruñeako Maistren Eskolako Ikasle Ohien Elkartean parte hartu zuen: eskola hau emakumeen sustapen kulturala eta profesionala bultzatzeko giltza izan zen.

Euskaltzaindiarekin elkarlanean aritu zen ere eta Euskal-Esnalea elkartearekin baita, euskara zabaltzeko asmoarekin.

Euskararen aldeko ekimen publikoetan behin baino gehiagotan parte hartu zuen Iruñerrian, eta eskualde euskaldunetan ere.

1923an Euskal Egunetan parte hartu zuen hizlari gisa, Euskaltzaindiaren eskutik. Beste gaien artean feminismo internazionalaren defentsa egin zuen, euskeraz.

Bigarren Errepublikaren garaietan, Emakume Abertzale Batza (EAB) erakundearen zabalkundea zabaldu zuen Iruñean eta Nafarroako zenbait herritan; EAB Eusko Alderdi Jeltzalearen emakumeen erakundea zen: hasiera batean Bilbon sortuta, baina ondoren zabaldu egin zena.

1936ko Urriaren 12an, etorkizuneko Euskal Unibertsitatearen oinarriak aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzordearen partaidea izan zen.

1936an maistra bezala kendu zuten arrazoi politikoengatik (erregimenarekiko desafekta zelakoa zeritsoten), eta 1958 urterarte ezin izan zuen ofizialki bere lanera itzuli; nahiz eta ordurarte modu pribatuan egin zuen lan.

Bere ekarpenen ondorioz gaur egun Iruñeako Aintzindarien Parkean gimnasia egiteko espazio biribil bat du dedikatuta, maistra izateagatik eta euskara bultzatzeagatik.

Bere hiletan, 1961eko otsailaren 17an EAB erakundearen omenaldia jaso zuen, aspaldiko afiliatu baten eskutik: lore sorta bat jarri zion kutxa gainean, euskal ikurrinaren koloreekin.

Bibliografia

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 219.or.

Erreferentziak

  1. Press, Europa (2017-03-31) «Pamplona homenajea a seis mujeres pioneras y a una adolescente asesinada en 1936 con un parque y una plaza a su nombre» www.europapress.es ..
  2. Intxusta, Jesús Pablo Chueca (1995) «Julia Fernández Zabaleta, Catalina Alastuey, emakume artzindariak» Huarte de San Juan. Geografía e historia (2):297–312 ISSN 1134-8259 ..
  3. «Julia Fernández Zabaleta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es ..
  4. (Gaztelaniaz) Giménez, Iván (2012) ELA en Nafarroa: cien años de transformación y lucha (1911-2011) Txalaparta ISBN 9788415313274 ..
  5. «Parque de las Pioneras» www.pamplona.es ..
  6. «Fernández Zabaleta, Julia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus ..
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Julia Fernandez is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Julia Fernandez
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes