peoplepill id: julen-manterola
JM
Spain
1 views today
1 views this week
Julen Manterola
Basque linguist

Julen Manterola

The basics

Quick Facts

Intro
Basque linguist
Places
Gender
Male
Place of birth
Irun, Bidasoaldea, Gipuzkoa, Spain
Education
Doctor of Philosophy
University of the Basque Country
Awards
Ikergazte award
 
The details (from wikipedia)

Biography

Julen Manterola Agirre euskal hizkuntzalaria da.

2015ean "Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak" izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.

Berreraiketa morfologikozko ariketak planteatu ditu gero eta zientziaren alor oso ezberdinetan pentsatzeko moduak berdinak izan daitezkeela erakutsi zuen Ikergazte kongresuan giza zientzietako saria irabazi zuenean, are itxuraz urrun diren hizkuntzalaritza diakronikoan eta astronomian. Batetik morfologian euskarazko inesibo singularreko sintagma zenbaitetan, hala nola lanean, hitzean eta halakoetan irregulartasun bat dugu, -e- epentetikoa: inoizko kontsonante desagertu baten lekukotzat hartu ohi da. Bestetik, era berean, Uranoren orbitan irregulartasun zenbait deskribatu zituzten astronomoek: hastapeneko bestelako proposamenak baztertuta, planeta ezezagun baten lekukotzat hartu zituzten, eta gaur Neptuno deitzen dugun planeta hor zegoela kalkulatu. Alor bietan, morfologian eta astronomian, irregulartasun batek fenomeno ezezagun baten presentzia bat iradokitzeko balio izan du.

Euskararen historiako hainbat alderdi ikertzen duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen kidea da.

Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa laneko koordinatzailea izan da.

Argitalpenak

  • 2006: «-a euskal artikulu definituaren gainean zenbait ohar»
  • 2008: (Ingelesez) «Is Basque an agglutinative language?»
  • 2008: «Euskarazko artikuluak Erdi Aroko agiri bilduma batean»
  • 2008: «-a morfemaren erabilera (eza) ekialdeko euskaretan»
  • 2008: (Ingelesez) «-a and bat Basque articles and recent contact theories»
  • Gidor Bilbao, Ricardo Gómez, Joseba A. Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole eta Blanca Urgell: Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0.1), Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca: Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. I. Sarrera, gramatika, hiztegia eta adizkitegia. EHU. 2020. (394 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-161-4
  • Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca: Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua. EHU. 2020. (702 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-162-1

Sariak

  • 2019: ikergazte kongresuko giza zientzietako saria, "Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat" artikuluarengatik.

Erreferentziak

  1. Manterola Agirre, Julen.(2015). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. UPV/EHU .
  2. «III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus .
  3. Iñaki Segurola, Joseba Lakarra (zuz.), Julen Manterola (koord.).(2019). «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus .
  4. «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus .
  5. Monumenta Linguae Vasconum taldearen Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0.1), Interneten eskuragarri: www.lazarraga.com.
  6. «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net .

Ikus, gainera

  • Monumenta Linguae Vasconum

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Julen Manterola is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Julen Manterola
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes