José María Aristrain
Quick Facts
Biography
José María Aristrain de la Cruz (Olaberria, Gipuzkoa, 1963 - ) gaur egun Suitzan bizi den enpresari gipuzkoarra da.
Biografia laburra
Bere aitak 1955ean sortutako enpresak Aceros Aristraín enpresaren bitartez Gipuzkoako hainbat enpresa metalurgiko kudeatu zituen. 1986an egin zen enpresaren kargu, bere aita helikoptero istripuan hil zenean.
1997an Aceralia enpresa espainiarri saldu zizkion lantegi guztiak. Ondoren Arcelor taldea sortu zen, Usinor, Aceralia eta Arbed enpresen batzearen ondorioz. Eta azkenik Mittal indiar enpresak Arcelor erosi eta gero, gaur egun Arcelor Mittal enpresaren akziodun nagusienen artean dago. Horrez gain, Forbes aldizkariak argitaraturiko milioidunen zerrendan, diru gehien daukan euskal herritarra da (zerrendan bakarra izan zen 2011ra arte).
Gaur egun Aristrain Suitzako Geneva hirian bizi da.
Bilakaera Forbes zerrendan
Urtea | Postua | Dirua (milioi euro) | Joera |
---|---|---|---|
2007 | 1.800 | ||
2008 | 2.600 | ▲ | |
2009 | 1.300 | ▼ | |
2010 | 1.800 | ▲ | |
2011 | 1.700 | ▼ | |
2012 | 1.100 | ▼ | |
2013 | 1075 | 1.000 | ▼ |
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Aristrainen profila Forbes.com webgunean.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |