Jon Etxabe
Quick Facts
Biography
Jon Etxabe Garitazelaia (Altzola, 1933ko ekainaren 20a) gipuzkoar ETAkide ohia, apaiz ohia eta politikari ohia da.
Aita gipuzkeraz eta bizkaieraz entzuten zuen, biak nahasiak erabili ohi zituen. Mendaro, Altzola eta Elgoibarreko muga-euskara. Altzolako euskara holakoa baitzen. Ama Zaldibarko euskaltzalea zen. Hamahiru urterekin seminariora joan zen eta Saturraran, Gasteiz eta Donostiako apaiztegiak ezagutu zituen. 1958ako ekainean, 25 urterekin Eskoriatzara joan zen apaiz moduan.
Beranduago ETAkide batzuei laguntzen hasi zen (Jokin Gorostidi, Xabier Larena, Unai Dorronsoro eta Teo Uriarte besteak beste) leku batetik bestera eramaten Seat 600 batean. 1968an Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira ETAn sartu zen.
ETArekin harreman zuelakoan 1969an Mogrovejon atxilotu zuten. Mogrovejoko atxiloketa Andoni Arrizabalagaren atxiloketa eta gutxira gertatu zen. Andonik uste zuen Kantabriako eskutalekuan ez zegoela inor, honegatik sufritu zituen torturapean Mogrovejoko ezkutalekuaren berri eman zien poliziei. Honen ondorioz poliziek atxiloketak burutu zituzten; Jonekin batera Ione Dorronsoro, Enrike Gesalaga eta Teo Uriarte atxilotu eta torturatu zituzten.
Burgosko prozesuan 50 urteko kartzela zigorra jaso zuen. 7 urte Zamorako apaizen gartzelan egon zen eta beste bat Lleidan.
Kartzela eta gero
Maria Luisa, aspaldiko laguna zen eta zazpi urtez erbesteratuta egon ondoren, etorri zen bisita egitera Lleidara. Orduan egin ziren bikote eta gaur egun bere bikotea den Maria Luisarekin batera Etxarri Aranazen bizi izan ziren urte askotan. Ez ziren ezkondu, eta ez zuten seme-alabarik izan. Jonen iritzian arrazoiak hauek ziren izan ziren.
« | Batetik, nahiko nagusiak ginen, eta arriskutsua zen, baina, bestetik, horrek adina pisu zeukan zerak, geure buruan orduan zegoela iraultza, sozialismoa... Bera EMKn zebilen, ni LKIn; ni troskista, bera maoista, eta ez zegoen denborarik seme-alabentzat... Gu militante-militante izan ginen. Nire borroka presoena izan da. Lehenengo Senideak-en, gero Etxerat-en... | » |
Jon Etxabe, 2014 |
Ideologikoki ezker abertzalearen inguruko erakundeetan ibili da, goian idatzita dagoen moduan, gehienbat euskal presoen inguruko erakundeekin.
Ogibide moduan Eskola Publikoan euskarako irakaslea izan zen.
Erreferentziak
- ↑ http://www.argia.eus/argia-astekaria/2426/jon-etxabe
- ↑ http://paralalibertad.org/teo-uriarte-mirando-atras/
- ↑ http://www.ceaqua.org/quienes-son-las-personas-que-declaran-por-videoconferencia-2/
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/91079/atakan_jarri_behar_da_madril_zamorako_kartzela_borrokarengatik_desegin_zen.htm
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |