Joaquín Antonio Kamino
Quick Facts
Biography
Joaquín Antonio Kamino Orella (Donostia, Gipuzkoa, 1754 - Lugo, Galizia, 1819) gipuzkoar historialaria eta apaiza izan zen.
Biografia
Filosofia- eta Teologia-ikasketak egin zituen. Donostiako kronikari ofiziala izan zen. Donostiako udal artxibategia miatu eta antolatu zuen oso-osorik. Hango paperak bildu eta Historia Civil, Diplomática, Eclesiástica, Antigua y Moderna de la Ciudad de San Sebastián liburua idatzi zuen. Ezinbesteko erreferentzia-liburua izan zen, gerora, 1813ko Donostiako sutean erre egin baitzen artxibategia. Obra hori Aurrera egunkariak (1870eko gehigarria) eta Euskal-Erria aldizkariak (1887-1892) eman zuten lehenbizikoz ezagutzera.
Oñatiko unibertsitateko irakasle eta erretore izan zen (1787). Konbentzioko gerra zela eta Lugora jo zuen, eta bertako katedraleko kalonjea izan zen hil arte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.