peoplepill id: joana-mendiboure-garaiar
JMG
Spain
1 views today
1 views this week
Joana Mendiboure Garaiar
Spanish teacher

Joana Mendiboure Garaiar

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish teacher
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Saint-Jean-de-Luz, Labourd, Pyrénées-Atlantiques, France
Age
48 years
Education
University of Pau and Pays de l'Adour
Pau, Pyrénées-Atlantiques, France
University of Mondragón
Spain
University of Valencia
Valencia, Comarca de València, Spain
The details (from wikipedia)

Biography

Joana Mendiboure Garaiar (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1976ko irailaren 18a) euskalzale eta kulturzalea da, kudeaketa- eta komunikazio-lanetan ere aritua.

@oarsolabore kontsumo elkarteko kidea da sorreratik, eta lehendakari izana 2020tik 2023ra.

2023ko ekainaren 17tik, Oiartzungo alkatea da.

Bizialdia

Joana Mendiboure Garaiar Donibane Lohizunen jaio zen, baina 5 urte zituela, familia Senpereko Bidarteko Borda baserrira lekualdatu zen, aitaren herrira. Hala ere, ama oiartzuarra izaki, haurtzaroa Senpere eta Oiartzun artean igaro zuen. Gaztaroan, Durangaldean eta Donostian bizi izan zen. 2010a ezkero, Oiartzunen bizi da. 2 alaben ama da.

Ikasketak eta lanbidea

Donibane Lohizuneko ikastolan ibili zen 10 urte egin arte, eta, ondoren, Kanboko Xalbador kolegioan. 13 urtetik 18 urte bitarte, Donibane Lohizuneko Chantaco kolegioan eta Maurice Ravel lizeoan egin zituen ikasketak. Ondoren, uraren kudeaketari buruzko goi-mailako zikloa egin zuen Akizen. Baionako fakultatean euskal ikasketak burutu zituen, eta Eskoriatzan Humanitateak eta Enpresa lizentziatura. 2017an, irakaskuntzan jarduteko masterra atera zuen, Valentziako Unibertsitatean.

Euskara, frantsesa eta gaztelera menperatzen ditu.

1995-1998 urteetan, Udako Euskal Unibertsitateko prentsa-bulegoan lan egin zuen.

1999-2002 urteetan,  Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian aritu zen.

2002-2006 bitarte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragile izan zen.Urte horietan, elkarteko kudeaketa lanez gain, komunikazio-lanetan ere jardun zuen. 2005ean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Donostiatik BECera eramateko ardura izan zuen lan-taldeko kide izan zen.

2006an, Komunikazio enpresa sortu zuen beste bazkide batekin batera. Besteak beste, Oiartzun, Usurbil eta Hernanin atez atekoa jartzeko komunikazio-lanak burutu zituzten.

BASKLINK webgunearen sortzaileaEuskal Herriko 7 lurraldeak aintzat hartuta, barne zein kanpo turismoa sustatzeko asmoz sortutako webgunea.

2016an, Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurren ospakizunak antolatzeko ardura hartu zuen.

Alkatetzan

2017tik, Orioko Herri ikastolako irakaslea da. 2022-2023an, DBHko koordinatzailea ere izan da.

Ekintzaile-lanak

Euskaltzale eta kulturzalea

Ttipi-Ttapa aldizkarian eta Udako Euskal Unibertsitateko prentsa-bulegoan eman zituen euskalgintzarako lehen pausuak.

1995ean, mugak gainditzeko asmoz, Nafarroako Mendialdeko Ttipi-Ttapa herri aldizkarian  Senpereko berriak idazten hasi zen Franck Dolosor kazetariarekin batera.

1995etik 1998ra, UEUko prentsa-bulegoko kidea izan zen.

2002-2006 urteetan Bertsozale Elkartean lan egin zuen eta gaur egun bazkide izaten jarraitzen du.

Durangaldean bizi izan zen urteetan, gertutik bizi izan zuen Plateruena kafe antzokiaren sorrera, eta Anboto aldizkarian kolaboratu zuen.

2020. urtetik, Goiatz Labandibarrek zuzentzen duen Oiartzungo irakurketa-taldean parte hartu izan du, baita Oier Guillanek zuzendutako idazketa-tailerrean ere.

Elikadura burujabetza

Sorreratik da Labore Oarso elkarteko kide, eta 2020a eta 2023a bitarte, elkarteko lehendakari lanetan ibilia.Besteak beste, konplize-taldeko Eñaut Retegi, Aintzane Toledo eta Aritz Salaberriarekin batera, Elikadura burujabetzaren alde lan egin duten emakumeak saritzea helburu duen Amalur saria antolatu du 2022a ezkero. Bazkideen arteko elkartasuna sustatzeko asmoz, 'Elikagai Eskegien' ariketa ere jarri du martxan konplize-taldeak.

Feminista

2020-2021 ikasturtean, Ara!gorputz kooperatibak zuzendutako Ekonomia Feministako tailerrean parte hartu zuen Oiartzun eta inguruetako beste 12 emakumerekin batera. 60 orduko ikastaroak saretzeko, gogoetatzeko eta ekonomiaz elkarrengandik ikasteko aukera eman zien.

Bilgune feministako kidea da.

Argitaratutako lanen partaide

  • Xabier Amurizaren Bizkaiko Bertsogintza IV liburuaren koordinazio-lanetan jardun zuen.
  • Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurreneko liburuaren koordinazio-lanak burutu zituen.

Sariak eta aintzatespenetako partaide

  • 2006, Argia saria. Bertsozale Elkarteak 2005eko Txapelketa Nagusian egindako lanagatik. Joana Mendiboure eta Joseba Kamiok jaso zuten saria elkartearen izenean.
  • 2009, Argia saria. Usurbilgo udalak hondakinak atez ate biltzeko egindako komunikazio kanpainagatik. Lan horren atzean ibili zen.
  • 2021ean, Oarsoarrak saria. Labore elkarteak euskararen alde erakutsitako konpromisoagatik.
  • 2022ko Korrikan lekukoa eraman zuen Itsaso Larretxearekin batera, Labore Oarso Elkartearen 2464. kilometroan.

Erreferentziak

  1. ««Mila bazkideko elkarte sendoa izanda, erronka berriei aurre egiteko moduan gaude»» El Diario Vasco 2021-01-23 .
  2. https://www.oiartzun.eus/eu/Zer_berri_/Udal_berriak/20230617/Joana_Mendiburu_Garaiar_Oiartzungo_alkate_berria
  3. Erik, Gartzia(e)ko.(2023-06-17). «Joana Mendibururen eskuetan dago aginte-makila» Oarsoaldeko Hitza .
  4. «Index - Collège 2EI - Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA)» college-2ei.univ-pau.fr .
  5. «Joana Mendiburu Garaiar :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus .
  6. (Ingelesez) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Joana Mendiburu - Biographies - BDB. Bertsolaritza Database» bdb.bertsozale.eus .
  7. (Ingelesez) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritza Database» bdb.bertsozale.eus .
  8. «JOANA MENDIBOURE GARAIAR - Cargos en empresas» www.empresia.es .
  9. (Ingelesez) Bask Link. .
  10. «Aldizkari Digitala: Joana Mendiburu, BASLINK webgunearen sortzailea» www.ikasbil.eus .
  11. Ikasturte hasierako liburuxka. , 3 or..
  12. «Ttipi-Ttapa | ttipi» ttipi.eus .
  13. «Xareta - Erran.eus» erran.eus .
  14. «'Gezi beltzak' idazketa kreatibo tailerra, Ehuntze sormen espazioan» El Diario Vasco 2022-10-22 .
  15. Ara!gorputz – Gorputzak, erdigunean. .
  16. mundubat.(2020-07-10). «Ekonomia feministaren 'susmometroa' Oarsoaldera iritsi da» Mundubat .
  17. «"Bizitzea merezi duen bizitza baten aldeko jarduna da ekonomia feminista"» Argia .
  18. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Bizkaiko bertsogintza IV : XX. mendea - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus .
  19. Haurtzaro Ikastola: 50 urteurreneko liburua. Haurtzaro Ikastola 2017 .
  20. «Banatu dira 2006ko ARGIA SARIAK» Argia .
  21. Txantiloi:Basque Mendiburu Garaiar, Joana. «Plangintzak diseinatzeko garaia da / Joana Mendiburu Garaiar» catalogo.sanchoelsabio.eus .
  22. (Ingelesez) «Oiartzun Mpal nº68 dip 2021 by editorialmic - Issuu» issuu.com .
  23. Erik, Gartzia(e)ko.(2022-04-05). «Nork eramango du Korrikaren lekukoa Oiartzunen?» Oarsoaldeko Hitza .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Joana Mendiboure Garaiar is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Joana Mendiboure Garaiar
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes