peoplepill id: jean-michel-iratchet
JI
France
1 views today
1 views this week
Jean-Michel Iratchet

Jean-Michel Iratchet

The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Algeria, Algeria
Age
77 years
Residence
Bayonne, France
The details (from wikipedia)

Biography

Jean-Michel Iratxet (ofizialki Iratchet) euskal politikaria da, Pirinio Atlantikoetako (64) Bilgune Nazional edo RN, Rassemblement National, alderdiko idazkari nagusia. Ingeniaria formakuntzaz, Frantziako Armadan koronel ibilia da.

Jubilatua, 2016tik diputatua da Akitania Berriko Batzarrean Fronte Nazionalaren edo FN delakoaren taldean, mugikortasun eta azpiegitura batzordean jardunez.

Biografia

Iratxet 1948ko urtarrilaren 1an jaio zen Aljerian. Aita euskaldun eta ama bearnesekoa, Baionan bizi izan da gaurdaino. Ustaritzen egoitza ere badauka. Militar erretiratua, RN alderdiko idazkari nagusia da 64. departamentuan.

2015ean RN delakoa orduan FN zela, alderdiak Akitaniako botoen %15'85a eskuratu zituen urte horretako erregio-hauteskundeetan, 28 diputatu lortuz. Jacques Colombierren gidaritzapean taldea osatu zuen FNk, 2018tik RN izenekoa.

Iratxet 2017ko hauteskunde legegileetara ere aurkeztu zen Baionako barrutitik, bigarren bueltara pasa ez bazen ere, 19 832 boto lortuz (%7a pasatxo).

Ikusmolde politikoa

Iratxet bat dator RN alderdiaren ideia eta planteamendu guztiekin, bere burua frantziar "abertzale" gisa definitzen duela "edozeren gainetik".

Euskararekiko jarrera baikorra badauka, nahiz eta bere ofizialtasunaren alde ez agertu Frantziako Konstituzioak hala onartzen ez duelako. Ikastolak ere begi onez ikusten ditu.

2017ko urtarrileko sesio parlamentario batean, euskarari buruz honela mintzo izan zen Bordelen: "Zentzen den agure bat erretzen den liburutegia bada, hiltzen den hizkuntza bat, desagertzen den zibilizazioa".

Euskal Herriko errealitate instituzionalari dagokionez, Iratxet ez dago Euskal Hirigune Elkargoaren alde, egozten dion kudeaketa konplexua dela eta. Gainera, EH errealitate kultural bezala ikusten badu ere, ez horrela egia politikotzat, Hendaiako mugaren izaera "franko-espainiarra" onartuz. Euskal presoen gerturapenaren alde ere badago, baina ez ordea euren kaleratzearen alde.

Euroeszeptikoa izaki, ez dago ados Europar Batasunak erregioen garapenaren alde ematen dituen diru-laguntzekin, bere aburuz estatuak gutxiesten dituelako. Iparraldeko eusko txanponari ere izaera "separatista" leporatzen dio.

Armadako kondekorazioak

Iratxet Frantziako Ohorezko Legioko Zalduna da, bai eta Merituaren Nazio-Ordenarena ere. Halaber, Zerbitzu Militar Bolondresen Urrezko Domina badauka.

Interesak

Teknologia berriak bereziki maite ditu Iratxetek, bai eta euskal kantak eta gitarra ere. Euskaraz zer edo zer badaki, nahiz eta publikoki beti frantsesez egin. Gazteleraz ere moldatzen da.

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Jean-Michel Iratchet is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Jean-Michel Iratchet
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes