peoplepill id: javier-pagola-1
JP
Spain
1 views today
1 views this week
Javier Pagola
Spanish journalist and writer

Javier Pagola

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish journalist and writer
Places
Gender
Male
Religion(s):
Place of birth
Manila, Metro Manila, Philippines
Place of death
Pamplona, Navarre, Spain
Age
74 years
The details (from wikipedia)

Biography

Francisco Javier Pagola Lorente (Manila, Filipinak, 1946ko urtarrilaren 6a - Iruñea, 2020ko urriaren 10a) nafar kazetari eta idazlea izan zen. Iruñeko Udalak Iruñeko Zapia eman zion 2017an.

Bizitza

Javier Pagola Manilan jaio zen 1946an, gurasoak Lizarrerrikoak zituela. Haurra zelarik Iruñera aldatu zen familia. Irakasle ikasketak egin zituen. 1969an sartu zen Iruñeko Radio Requeten, geroago Radio Pamplona-Cadena Ser izan zena. Trantsizioaren garaian, Mikel Bujandarekin batera, Batzarre izeneko irratsaioa egin zuen, Nafarroako Garaiko irratigintzaren erreferente bilakatu zena. 2000. urtean, Ser irratia utzirik, lankidetzaren munduan hasi zen lanean, Medicus Mundi elkartearen bitartez.

Sentimendu erlijioso sakona zuen, eta oinarrizko kristau taldeetan ibili zen gazte denboratik aurrera. "Hobea izaten laguntzen dit, behar zaituen jendearen ondoan egotea, alegia" zioen. Ekimen sozial ugari bultzatu zuen, hala nola, Hirugarren Adineko Gelak. Horrezaz gain, fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa eragin nahi duen Gogoa Forumaren sustatzailea izan zen.

2019an, AEA diagnostikatu zioten. Iruñean hil zen, 2020ko urriaren 10ean.

Idazlanak

  • Llegar a viejo (Estudio sociológico de la ancianidad en Navarra) (Javier Azconarekin batera), 1980, Príncipe de Viana, Iruñea
  • Quesos de Navarra, (Jose Maria Hualde eta Paloma Torrerekin batera), 1989, Nafarroako Gobernua, Iruñea
  • Navarra por mil caminos, 1999, Nafarroako Gobernua, Iruñea
  • Recorrer y contemplar. Los paisajes de Navarra / Oinez eta begiz. Nafarroako paisaiak, 2016, Nafarroako Gobernua, Iruñea

Erreferentziak

  1. Muere a los 74 años el periodista navarro Javier Pagola Lorente. Naiz, 2020ko urriak 10, naiz.eus .
  2. Azpilikueta, Asier. Javier Pagola, irratigizona. Nafarkaria, 2000ko otsailak 18, 60., 63. eta 64. orrialdeak, CC BY-SA 4.0, berria.eus .
  3. Pagola, Javier. Un año con la ELA. Diario de Navarra, 2000ko ekainak 21, diariodenavarra.es .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Javier Pagola is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Javier Pagola
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes