Jaione Munarriz
Quick Facts
Biography
Jaione Munarriz Aramendi (Idiazabal, Gipuzkoa, 1981eko ekainaren 17a) meteorologoa da Euskalmeten egiten du lan.
Biografia
Beasaingo Txindoki institutuan batxillergoa egin ondoren, Ingurumen Zientzia ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean eta Meteorologia Bartzelonakoan. Mendiko kirola da bere zaletasun nagusia: Hueskako Pirinioetako Tena bailarako maratoiko ibilbidea osatu zuen lagun batzuekin, ama izan ostean kirolari berrekiteko helburuz.
Euskalmeten egin du lan, eta haren esan etan, Euskalmeten 365 egunetan egiten dute lan eta 24 orduz. Zortzi orduko txandatan egiten dute lan, eta haien lana bi zatitan banatzen dute: iragarpena eta jarraipena. Jaionek goizez egiten du normalean lan. Kate lana da, zeren bera iristen denean gaueko txandakoak iragarpen bat eginda uzten du. Bakoitzak bere interpretazioa egiten du eta lau egunetako iragarpena egiten dute.
Ulertu beharko genuke iragarpena probabilitate kontua dela.
Azkeneko urteetan teknologia asko garatu da Jaioneren esanetan eta horrek asko laguntzen omen du eguraldiaren iragarpenean. Euskaldunek eguraldiaren berri izateko duten afizioaz Jaionek dio iragarpen okerra egiten dutenean batzuk kexuka hurbiltzen zaizkiola askotan.
Erreferentziak
- ↑ GoiBerri 405. zenbakia [PDF. ] .
- ↑ «+TV Digital - Detalles del programa» programaciontv.cwpanama.com .
- ↑ «Ulertu beharko genuke iragarpena probabilitate kontua dela». .
- ↑ Engineering, AKTING. » Jaione Munarriz ” Eguraldi iragarpena asmatzen ez dugunean, maiz geratzen gaituzte kaletik” - Info7 Irratia. .