peoplepill id: jaan-roose
JR
Estonia
7 views today
8 views this week
Jaan Roose
Estonian slackliner

Jaan Roose

The basics

Quick Facts

Intro
Estonian slackliner
Places
Gender
Male
Place of birth
Setomaa, Russia
Age
32 years
Jaan Roose
The details (from wikipedia)

Biography

Jaan Roose (Setomaa, 1992ko urtarrilaren 11) estoniar kirolaria da. Slackline-a egiten du eta sokaren gainean 5 frontflip jarraian egitea lortu duen atleta bakarra da.

Slackline-a

Slackline-a bi puntu finkoen artean, normalean zuhaitzen artean, jartzen den nylonezko edo poliesterrezko soka baten gainean salto eta akrobaziak egitea datzan kirola da, baina batez ere, oreka mantentzea datzan kirola da. Soka hau lurzorutik altuera edo garaiera oso handian jartzen denean, kirolak “slackline” ordez “highline” izena jasotzen du. Era berean, soka itsasoaren edo ozeanoaren gainean jartzen denean, aldiz, kirolak “slackline” izenaren ordez “waterline” izena jasotzen du.


Bizitza

Askok esaten dute arazoetaz ahazteko baliagarria dela slackline-a, batez ere orainean pentsatu behar duzulako eta kontzentrazio handia behar duzulako sokaren gainetik ez erortzeko. Roosek dio, slackline-a bere grina bihurtu dela; esaten duen bezala: “Everything I do is part of my lifestyle. Hobby is not the right word I use for my everyday activities.” Hau da, egiten duen guztia bere bizitzeko moduaren parte dela, hobby hitza ez lukeela erabiliko egiten duen eguneroko ariketei erreferentzia egiteko. Gainera, Jaanentzako slackline-a bere grina izan arren, bere lana ere bihurtu da. Horretaz arro sentitzen da, ondo pasatzen duen bitartean dirua irabazten ari delako.

Behin baina gehiagotan Hollywood-eko filmetan atera da, espezialista bezala. Horren harira, ezaguna egin zuen filmean atera zen, Assassin’s Creed (2016). Horretaz gain, ospe gehiago eman dioten beste hainbat tokitan ere atera da, hala nola, Red Bull Sport Events-en (2018) eta Madonnarekin, 2012ko MDNA World Tour-ean. Giovanna Petrucci slackliner-arekin, kirol honetako brasildar hoberenarekin, ere egin zuen topo Dragone Circus La Perle-n, Dubaien. Ordundik, bertan aritzen da lanean Giovannarekin.

Zaletasunak eta lorpenak

Jaan 18 urterekin hasi zen slackline-a praktikatzen, txirrindularitza utzi ondoren. 3 aldiz irabazi du munduko txapelketa eta backflip bikoitza hankekin lurreratuz egin duen egungo atleta bakarra da. Jaanek gustukoen duen slackline-a zuhaitzen artean egiten dena da, naturarekin harremanean egotea gustuko duelako. Roosek superheroi moduan hartzen ditu Tom & Jerry marrazki bizidunetako bikotea, kuriositate bezala aitortzen zuen Jaanek berak.

Jaan Roose hainbat txapelketetan parte hartu du edo irabazi ditu, hauek dira nabarmenenak: 2011n bigarren postua ISPO Slackline txapelketan, 2014an lehenengo postua FISEn, Montpellier-en, eta 2016ko Red Bull Airlines irabazi zuen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Pasquali, Martín Méndez.(2017-08-18). «Slackline: 7 slackliners que debes seguir en Instagram» PX Sports - 24/7 Action Sports TV .
  2. Slackline. 2019-12-14 .
  3. (Ingelesez) «Jaan Roose Pro Athlete in Slacklining - GIBBON Slacklines!» Gibbon Slacklines .
  4. «Jaan Roose» IMDb .
  5. (Ingelesez) «Jaan Roose» Red Bull .
  6. (Ingelesez) «Red Bull Sound Supply — High quality music for your online videos» Red Bull Sound Supply .
  7. (Ingelesez) «Jaan Roose» Slackademics .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Jaan Roose is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Jaan Roose
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes