Isabelle Ajuriagerra
Quick Facts
Biography
Isabelle Ajuriagerra Alberti (Boulogne-Billancourt, Île-de-France, Frantzia, 1953 -) Euskal Herriko ikertzaile eta kultura-eragilea da.
Julian Ajuriagerraren alaba da.
Biografia
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan abiatu zituen ikasketak, eta Parisko Sorbonakoan amaitu. 1976an Letretako lizentziatura lortu zuen, bai eta 1979an Maîtrise d´Histoire de l´Art et Archéologie delakoa eta 1980an Historiakoa.
1995ean Udako Euskal Unibertsitateko irakaslea izan zen. Association Ikas eta Association culturelle Lauburu elkarteetako kidea da, eta Uztaritzeko Ikastolako idazkaria izan da. Société des Amis du Musée Basque elkarteko administrazio-batzordeko kidea (1985etik), lehendakari (1995-1997) eta lehendakariordea (1997tik gaurdaino) izan da. Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko Sailaren kide sortzaileetarikoa izan zen 1992an, eta urte hartan berean Iparraldeko Saileko lehendakariorde hautatu zuten, 1995eko uztaila arte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.