peoplepill id: ireide-arriolabengoa
IA
Spain
1 views today
1 views this week
Ireide Arriolabengoa
UEUko pedagogoa

Ireide Arriolabengoa

The basics

Quick Facts

Intro
UEUko pedagogoa
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Elorrio, Durangaldea, Biscay, Spain
Age
52 years
Education
University of Deusto
(-1997)
University of the Basque Country
(-2003)
University of Mondragón
(-2005)
Ireide Arriolabengoa
The details (from wikipedia)

Biography

Ireide Arriolabengoa Igarza (Elorrio, Bizkaia, 1972ko apirilaren 29a) Udako Euskal Unibertsitateko aholkulari pedagogikoa eta online irakaskuntzako arduraduna da.

Pedadogia ikasketak

1997an Deustuko Unibertsitatean diplomatu zen Gizarte Hezkuntzan, 2003an pedagogian lizentziatu Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2005ean Haur Hezkuntzako magisteritzan diplomatu Mondragon Unibertsitatean.

Pedagogoa Udako Euskal Unibertsitatean

UEUko langilea da 2003. urteaz geroztik, eta bertan aholkularitza pedagogikoaz arduratzen da. Hainbat lan-ildotan parte hartu du, besteak beste hauetan:

Online ikasteko eredu pedagogikoa

Euskarazko online irakaskuntzaz aitzindaria izan da UEU, eta Arriolabengoa pedagogia-arduraduna eta ikasgela birtualaren arduraduna da izan da beti horretan.

Urte ugariko eskarmentua metatuta UEUk 2013an on-line irakaskuntzarako eredu pedagogikoa definitzen hasi zen. Eredu hori sortu zuen taldean zeuden Ireide Arriolabengoa, Abel Camacho, Rakel Gamito, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta.

2001ean hasita 18tik gora titulu (berezko tituluak eta graduondoak) antolatu ditu UPV/EHUrekin batera, Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Beti Arriolabengoa pedagogia-aholkularia izan zela, hauek izan dira online moduan UEUn zabaldu diren titulazio batzuk:

  • 2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
  • 2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
  • 2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
  • 2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa
  • 2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.
    • 2019-2020: Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
    • 2019-2020: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
    • 2019-2020: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)
  • 2019-2020: Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista (UPV/EHUren Aditu Titulua)
  • 2019-2020: Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
  • 2021-2022: Humanitate digitalak

Hizkuntza-normalkuntza ikastetxeetan

UEUren bidez Ikastetxeen hizkuntza-normalkuntzaren gainean Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Ulibarri programan ere aritzen da aholkularitzan.

Iparrorratza orientazio-zerbitzua

Unibertsitateko ikasleentzako Iparrorratza orientazio-zerbitzuaren sortzaileetako bat izan zen UEUn.

Irakaskuntza masterra online

GOI Ikastegiko Irakaskuntza Masterraren online ataleko irekiera-ekitaldia (Eibar, 2021-09-19)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHUren artean 2019an sortutako Goi-mailako Online Institutuan (GOI ikastegian) ere pedagogia-arduraduna da Abel Camachorekin batera, Oihane Landazabal eta Alazne Lazpiurren laguntzarekin. UPV/EHUko ikastegi atxiki horrek,2020-21 ikasturtetik aurrera, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala elkarrekin eskaintzen du EHUrekin batera. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean. Masterrak Eibarko Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, eta https://www.goi-institutua.eus/ webgunea da bere online egoitza.

Pedagogikoki berezia dena, Irakaskuntza Masterraren barruan online modalitateak Berrikuntza Ikasgela hautazko ibilbidea ere eskaintzen du. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.

Sariak

  • 2007: Finalista Educaweb sarien 1. edizio kategoria instituzionalean, Iparrorratza: euskarazko on line orientazio akademikoaren zerbitzua. Ander Altunaren, Emilio Delgado, Idoia Torregarai, Ireide Arriolabengoa, Uxune Martínez eta Zuriñe Etxanobe. Udako Euskal Unibertsitatea.

Erreferentziak

  1. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. .
  2. «Nor gara» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan 2017-11-23 .
  3. Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen.(2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
  4. UEU.(2019). #Mooteu19 On-line irakaskuntza by Ireide Arriolabengoa & Maialen Urbieta. BerritzeguneNagusia - Youtube .
  5. UEUUPV/EHU.(2016). Lurraldea eta Hizkuntza Unibertsitateko Espezialista. UEUUPV/EHU.
  6. Lore, Erriondo,.(D.L. 2017). Hizkuntza-normalizazioa : planak eta plangintzak ikastetxeetan. Universidad del País Vasco =Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 9788490826591. PMC 1027682394..
  7. Arriolabengoa Igarza, Ireide.(2009). Iparrorratza orientazio zerbitzua. .
  8. «Proyectos premiados en la 1ª edición de los Premios Educaweb - Premios Educaweb - educaweb.com» www.educaweb.com .
  9. «IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar» sustatu.eus .
  10. «IEB2009. Teknologia berriak, gaur eta bihar :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus .
  11. «https://twitter.com/kepasarasola/status/1307222023286992899/photo/3» Twitter .
  12. «AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus 2019-05-11 .
  13. (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 .
  14. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. .
  15. «Udalak hitzarmena sinatu du UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea), Markeskoan Irakaskuntzako Masterra emateko egokitzapen-lanak egiteko» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ireide Arriolabengoa is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ireide Arriolabengoa
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes