Iosu Zapata Oses
Quick Facts
Biography
Iosu Zapata Oses (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1981) artista plastikoa eta musikaria da. Bere lana abandonatutako espazioekin, periferiekin, bazterrekin, hiri-paisaiarekin eta naturarekin duten harremanarekin lotutako gaietan oinarritzen da.
Biografia
1991 eta 2001 artean, Iruña Cormenzana pintura-tailerrean parte hartu zuen (Iruñea), eta 1996 eta 1999 bitartean, arte grafikoak ikasi zituen Iruñean. Marrazketa eta pintura ikasi zituen Iruñeko Arte Eskolan 2001-04 urteen artean.
Pepe Albacetek eta Daniel Canogarrek zuzendutako Artelekuko serigrafia tailerrean (Donostia, 2007) eta Don Herbertek Artelekun (Donostia, 2009) egindako litografia tailerrean parte hartu zuen. 2015 Soma Mexico hezkuntza-programen tailerrean parte hartu zuen.
Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu (Topaketak edo Artista Gazteak) eta Iruñeko hainbat talde artistikori lotuta dago.
Lanak
Paisaia, natura, kapitalismoa, instalazioa eta azpikultura gaiak definitzen dute bere lana. Sistemak baztertutako objektu eta lekuetan jartzen du fokua, eta pinturaren, instalazioaren, stop motionaren, soinuaren edo esku-hartzearen bidez gauzatzen dira. Naturarekin etengabeko elkarrizketan, kapitalismoari eta paisaiari buruzko hausnarketa kritikoa lantzen du gure gizarte garaikidean. Bizikidetzarako ideia estetiko berriak ematen saiatzen den artearen aldeko apustua egiten du.
“Naturaren eta teknologiaren arteko harremana aztertu nahi dut” (Iosu Zapata).
Erakustetak
Bere lana Espainian, Filipinetan, Frantzian eta Mexikon erakutsi da. Azken horretan, hainbat urtez bizi izan da, eta hainbat proiektu garatu ditu, hala nola "La Chabola Nómada", Makalaren Museoan, Polyforum Siqueirosen, Espainiako Kultur Etxean edo Emakumearen Museoan ikusgai.
- 2009: Murgilketak09. Amarika aretoa. Vitoria-Gasteiz.
- 2010: Bakarkako erakusketa. Egia. Donostia.
- 2010: “Los dioses salen de las flores” horma-erakusketa. F.a.r.o. de Tláhuac. Mexiko DF.
- 2010: Iberoamerikako Unibertsitatea. Mexiko DF.
- 2011: Bakarkako erakusketa. “Habitáculo residual”. Zitadela. Iruñea.
- 2012: “De la isla” bakarkako erakusketa. Zitadela. Iruñea.
- 2013: “Mapamundistas, cultiva tu jardín” erakusketa kolektiboa. Iruñea.
- 2013: Erakusketa kolektiboa (10163458). Iruñeko Ziudadela.
- 2015: Bakarkako erakusketa: “Chabola jardín”. Galeria-etxea. CDMX Mexiko.
- 2016: "La chabola nomada" (CDMX) galeria. Mexiko.
- 2016: "Metamorfosis ambulante". CDMX enbaxada. Mexiko.
- 2016: Erakusketa kolektiboa:“vestigios” Frissac. CDMX. Mexiko.
- 2016: "Aperitifak -metamorfosis ambulante" CACH aurkezpena. Uhuarte.
- 2017: Barañaingo Auditorio Egoitza. Laida Aldaz.
- 2018: NUPeko erakusketa (BIORRITMICA).
- 2019: Landarte. Nafarroako Gobernua (RADIO IRRINTZI).
- 2019: Cochabamba nazioarteko egoitza (Bolivia. Huarte zentroa).
- 2021: "Malajierba" proiektu musikala Nafarroako museoak antolatutako "9 soles" proiektuaren 2º edizioan.
- 2022: "Cápsula del tiempo" 72ko topaketen 50. urteurrenean.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iosu Zapata trabaja el audiovisual y crea instalaciones.» PINNAC - Pintura Navarra Contemporánea 2013-08-21 .
- ↑ (Gaztelaniaz) Iosu Zapata – Uholdeak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iosu Zapata | Tresnaka» www.tresnaka.net (tresnaka.net) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La chabola nomada, Mexico City (2023)» www.glartent.com .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Landarte llena los meses de verano de talleres artísticos en ocho localidades» Navarra.es .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Museo de Navarra presenta la 2ª edición del proyecto ´9 SOLES´» Navarra.es .
- ↑ (Gaztelaniaz) Stegmeier, Ion.(2022-10-19). «Iosu Zapata entierra una cápsula del tiempo como ofrenda para el año 2072» diariodenavarra.es .
Kanpo estekak
- Iosu Zapata. (s. f.). http://www.iosuzapata.com/ (noiz kontsultatua: 2023-02-28)
- Nafarroako artxiboa: Buscador - navarra.es. (s. f.). http://www.navarra.es/home_es/Indices/Buscador/?q=iosu+zapata
- Elkarrizketa: Mendiri, R. (2021, 30 mayo). Iosu Zapata: “San Jorge era un lugar inhóspito en los 80 y los 90”. diariodenavarra.es. https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona-comarca/2021/05/30/iosu-zapata-san-jorge-era-lugar-inhospito-los-los-728490-1002.html