peoplepill id: inaki-guridi
IG
Spain
3 views today
11 views this week
Inaki Guridi
Kazetaria

Inaki Guridi

The basics

Quick Facts

Intro
Kazetaria
Places
Gender
Male
Place of birth
Legazpi, Urola Garaia, Gipuzkoa, Spain
Age
45 years
Residence
Durango, Durangaldea, Biscay, Spain
Education
licentiate
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
(1997-2002)
Employers
EITB
Spain
(2013-)
University of Mondragón
Spain
(2007-2009)
Euskadi Irratia
Spain
(2003-2013)
Euskal Telebista
Spain
(1999-2003)
Segura Goierri, Spain
(1998-2003)
Spain
(1998-1998)
Euskadi Irratia
Spain
(2017-)
Inaki Guridi
The details (from wikipedia)

Biography

Iñaki Guridi Ormazabal (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko otsailaren 4a) euskal kazetaria da. Irratian aritu da batik bat, nahiz eta idatzizko prentsan edo telebistako erredakzioan ere lan egin duen. Egin Irratian hasi zen praktiketan, eta ondoren Segura Irratian aritu zen. 2003az geroztik Euskadi Irratiko langilea da. 2013 eta 2017 bitartean EITB Irratietako zuzendariordea izan zen. Gaur egun Euskadi Irratiko albistegietan egiten du lan. 2020ko irailetik aurrera Faktoria goizeko albistegi erreferentea aurkezten du.

Ibilbidea

Legazpiko Haztegi Ikastolan burutu zituen lehen ikasketak. 1997an Kazetaritza ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2002an lizentziatu zen. Hala ere, lehenago hasi zen irratigintzan, praktiken bidez. 1998ko udan Kiribilketa arratsaldeko magazine saioa aurkeztu zuen Egin Irratian. Urte berean Segura Irratian hasi zen lanean, eta esataria zein soinu teknikaria izan zen hainbat musika saio eta magazinetan, 2003ra arte.

1999 eta 2003 bitartean Euskal Telebistako albistegietan erredaktore gisa aritu zen. 2003an Euskadi Irratiko albistegietara igaro zen, eta erredaktore, editore zein esatari lanak egin zituen 10 urtez, 2013ra arte. Bi ikasturtez Irratigintza I ikasgaiko irakaslea izan zen Mondragon Unibertsitateak eskainitako Ikus-entzunezko Komunikazio graduan, 2007tik 2009ra. 2009an eszedentzia hartu zuen irratian, eta goi-mailako sukaldaritza ikastaro bat gauzatu zuen Sevillako Ostalaritza Eskolan.

Idatzizko prentsan, erreportajeak idatzi ditu Argia aldizkarian (2001-2005, 2011). Eszedentzian zegoela bidaiatu ere egin zuen; 2009an bost hilabeteko egonaldia egin zuen AEBn. 2011n Afrikara bidaiatu zuen, eta Etiopiako zein Ghanako bizimoduari buruzko erreportajeak gauzatu zituen Berria egunkariarentzat nahiz Euskadi Irratiarentzat.

2013ko martxoan EITB Irratietako zuzendariorde izendatu zuten. 2017an Urko Aristik ordezkatu zuen postu horretan, eta Euskadi Irratiko albistegietara itzuli zen. Faktoria goizeko albistegi erreferentearen lantaldera batu zen, eta zenbaitetan Maite Artolaren ordezko gisa jardun zuen. Albistegi saio bereziak gidatzea ere egokitu zaio, tartean hauteskunde gauak. 2020an, Artolak saioa utzi eta 2020-2021 denboralditik aurrera Guridik gidatuko zuela iragarri zuen.

2020ko irailean Faktoria albistegia gidatzen hasi zen.

2022an 10garrena fikziozko podcastean ahotsa jarri zuen, cameo gisa bere burua antzeztuz.

Erreferentziak

  1. «Iñaki Guridi Ormazabal» www.facebook.com .
  2. «Egileari buruzkoak» Zipriztin 2010-12-28 .
  3. Basterretxea, I.. (1998). Udarako berrikuntzak prest. Euskaldunon Egunkaria, 37 or..
  4. Guridi, Iñaki. LinkedIn. linkedin.com.
  5. (Gaztelaniaz) «Expertos de comunicación darán clases en Huhezi» El Diario Vasco 2007-07-14 .
  6. «Argiako egilea: Iñaki Guridi» Argia .
  7. Guridi, Inaki. «Inaki Guridi» Berria .
  8. «Iñaki Guridi Afrikatik bueltan» www.eitb.eus .
  9. «Porrotx eta Marimototx Etiopiako umezurtzekin» www.eitb.eus .
  10. Iruin, Lander. «Etxeko adituekin osatu dute zuzendaritza taldea EITBn» Berria .
  11. Lartzanguren, Edu. «Urko Aristi izango da EITBko irrati taldeko zuzendariordea» Berria .
  12. Telebista, Euskal Irrati. «Kataluniari buruzko programazio berezia Euskadi Irratian eta Radio Euskadin» www.eitb.eus .
  13. Telebista, Euskal Irrati. (2020-02-21). «"Musika naiz. Musikak narama"» www.eitb.eus .
  14. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-24). «Udako programazioaren suziria piztu du Euskadi Irratiak» www.eitb.eus .
  15. «Hauteskunde gaua bertatik bertara, EiTBko hedabideetan» Euskal Irrati Telebista 2020-07-10 .
  16. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-17). «Maite Artolak Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegia utzi du» www.eitb.eus .
  17. Urkizu, Urtzi. «Iñaki Guridik gidatuko du 'Albiste Faktoria' astelehenetik aurrera» Berria .
  18. Telebista, Euskal Irrati. (2020-09-04). «Euskadi Irratiak aldaketak izango ditu ordutegi nagusiko emanaldietan» www.eitb.eus .
  19. EITB. (2022-10-17). «Podcast audioa: 01.- Atala: Kristalezko sabaia. #10garrena Hamargarrena.EITB podkast. Bertsolaritza distopia.» EITB .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Inaki Guridi is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Inaki Guridi
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes