Imanol Elias
Quick Facts
Biography
Imanol Elias (Azpeitia, Gipuzkoa, 1936ko urtarrilaren 1a - 2013ko urtarrilaren 26a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Antzezlan eta ipuin idazle, olerkari, herriko kronikari eta istorio biltzaile izateagatik nabarmendu zen. Politikagintzan, Azpeitiko alkatea izan zen 1983-1985 tartean.
Lanak
Gipuzkoako ingurunean kokatu zituen bere ikerlan nagusiak: Gipuzkoako baserria kondairan zehar (1986), Iglesia de San Sebastián de Soreasu de Azpeitia (1993), Azpeitia historian zehar (1997) eta Azkoitia historian zehar (1999).
Horrekin batera, bestelako lanak ere kaleratu zituen: Apuntes históricos sobre Juan de Antxieta (1982), El toro: símbolo de fiesta en Gipuzkoa (1992).
Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldearen bidez lau antzerki lan aurkeztu zituen: Jokoa nagusi, Lapurreta urtsua, Bi ahoko ezpata eta Sendagai traketsa. 1993an argitaratu zuen Bat, bi, hiru: ekitaldi bakarreko antzerkia.
Narrazioa
- Amuko zubia (1989, Azpeitiko Udala - Eusko Jaurlaritza)
Antzerkia
- Bi ahoko ezpata. Hiru ekitaldiko drama (1985, E.J. Antzerki)
- Handitasun ametsak - Hiru morroiak (1987, Susa)
- Urkiola (1986, Durangoko Udala)
- Sendagai traketsa (hiru ekitaldiko irri-antzerkia) (1982, Azpeitiko Udala)
Kronika
- Azpeitiko efemerideak. Herria historian zehar (2003, Uztarria)
- Azpeitia, 500... (azpeitiarrak eta herriarekin bat eginak) (2004, Azpeitiko Udala)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
- (Euskaraz) Imanol Elias literaturaren zubitegian