

Ignacio Latierro
Quick Facts
Biography
Ignacio Latierro (Donostia, 1943) Donostiako 1968an sortutako Lagun liburu dendaren jabea, Euskadiko Partidu Komunistaren militantea eta PSE-EE alderdiaren legebiltzarkide izan zen.
Biografia
Liburu denda 1968an María Teresa Castells eta Jose Ramon Rekalderekin batera sortu zuen. 70. hamarkadan Partidu Komunistaren militantea izan zen. Urte horietan eskuin muturreko erasoak dendan pairatu zituen. 1983tik aurrera, aldiz, ezker abertzalearen sektore batzue erasoak ezagutuz zituen batez ere ETAren inguruan azaldu zituen iritzien ondorioz. 19911tik 1998ra, ordezko bezala, PSE-EEren alderdiaren legebiltzarkide bezala aritu zen. 2001ean, talde baten diru laguntzaz, liburu denda Alde Zaharretik erdigunera eraman zuten.
Ideologia
Alderdi Komunistaren barruan, Latierrok Ramón Ormazabal, David Morín eta Francisco Martínezekin batera, azken hau Metaleko Langile Komisioak sindikatuaren idazkaria, izenez langileen aldeko ildoaren buru izan zen. Ildo hori PCE-EPK alderdiaren idazkaria zen Roberto Lertxundirekin kritikoa zen eta nazionalismotik urruntzea defenditzen zuen; nahitaez alderdiaren batasun zentralistaren aldekoa zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Lagun liburu-denda
- Jose Ramon Rekalde
- Maria Teresa Castells