Helena Azkarragaurizar
Quick Facts
Biography
Helena Azkarragaurizar Jauregi (Arrasate, Gipuzkoa, 1992) marrazkilaria eta diseinatzailea da.
Arte Ederretan graduduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo) eta Mexikoko UNAMen egin zituen ikasketak. Halaber, diseinuaren arloko ikasketa osagarriak egin ditu. Arrasateko zeramika tailerrean egiten du lan gaur egun. Goiena Komunikazio Zerbitzuaren Puntua astekarian bineta bat argitaratzen du astero, Xixili izeneko atalean.
2018an, Bidean (Kalandraka, 2018) albuma argitaratu zuen Garazi Arrula Ruizekin batera.
Hainbat erakusketatan erakutsi ditu bere lanak; esate baterako, Arrasateko "Artean. Hamaika emakume artista" erakusketa kolektiboan.
2023an Arrasateko Emakume Txokoaren 20.urteurrenari lotutako ekintzen artean, plaza janzteko mural bat egitea proposatu zen. Murala egiteko enkargua Helena Azkarragaurizar Jauregi Arrasateko artistari egin zitzaion. Lanaren helburua bikoitza izan zen: emakume txokoaren sarbideko plaza espazio goxoa bilakatzea eta Arrasateko emakume artista bati bere lana erakusteko aukera ematea.
Erreferentziak
- ↑ Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «OKELA | Helena Azkarragaurizar» OKELA Sormen Lantegia .
- ↑ (Ingelesez) Behance. «Helena Azkarragaurizar Jauregi on Behance» Behance .
- ↑ «Klaustroetan gaurtik Arrasateko 12 emakume sortzaileren erakusketa - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ «'ARTEAN, hamaika emakume artista 2' sorta - Arrasate» Goiena.eus .
- ↑ «Helena Azkarragaurizar Jauregik eginiko mural berria du Arrasateko Emakume Txokoak» Arrasateko Udala .
- ↑ Mondraberri. (2023-11-06). Helena Azkarragaurizarren erakusketa, Irati Jimenezen aurkezpena,… izango dira Iratin | Mondraberri Arrasateko Ataria. .