peoplepill id: haritza-camblong-ruiz
HCR
France
8 views today
8 views this week
Haritza Camblong Ruiz
Researcher

Haritza Camblong Ruiz

The basics

Quick Facts

Intro
Researcher
Places
Gender
Male
Place of birth
Bayonne, canton of Bayonne-Nord, arrondissement of Bayonne, France
Age
52 years
Family
Siblings:
Jurgi Camblong Joana Kanblong Ruiz
Education
École nationale supérieure d'ingénieurs électriciens de Grenoble
(-1996)
Doctor of Philosophy
Arts et Métiers ParisTech
(-2003)
Notable Works
Automatismoak eta kontrola
 
Haritza Camblong Ruiz
The details (from wikipedia)

Biography

Haritza Kanblong Ruiz (edo Haritza Camblong) (Baiona, Lapurdi, 1972ko urtarrilaren 31) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, baita Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Unibertsitate-Eskolako ikerlaria ere.

Eusko Alkartasuna alderdiko kidea eta zinegotzia Hendaian.

Ikasketak (ingeniaria)

Seaska ikastola sarean ikasi zuen euskaraz; hain zuzen, haren aita, Ramuntxo Kanblong, Seaskako sortzaileetako bat izan zen.

Fisika ikasi zuen titulua jaso zuen Paueko Unbertsitatean, Frantzian, 1994an. Ingeniaritza Elektrikoko lizentziatura ENSIEG Eskolan, Grenobleko Unibertsitatean, lortu zuen 1996an, eta Automatika Doktoregoa Bordeleko unibertsitatean ENSAM zentroan eta Mondragon Unibertsitatean 2003an.

Energiaren ikertzailea

ESTIA eskola Bidarten.

1996an Ikerlanen, Arrasaten, MCC industria-taldearen ikerketa zentroan, aritu zen bi urtez mekatronika aplikazioetan. Geroago, MSI kooperatiban lan egin zuen Andoainen, beste bi urtez. 2001ean, Bidarteko ESTIA ingeniaritza-eskolan sartu zen. Bertan EneR-GEA ikerketa taldea sortu zuen. non 2016an Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik jardunaldia antolatu zuten.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

2008ko azarotik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea daSistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean eta Donostiako SI + E ikerketa-taldeko kidea da. hauek dira bere ikergaiak: aerosorgailuen kontrola, Adimen Artifizialaren bidezko energia-kudeaketa eta kontsumo elektrikoaren iragarpena, energia fotovoltaikoaren autokontsumo partekatua, sare adimendunak eta metatze-sistemak.

Automatismoak eta kontrola.liburua (UEU, 2014)

Madagaskarreko bizi baldintzak hobetzeko kooperazioan lan egin zuen 2019an MADEEHI eta Herri berdea izeneko proiektuekin. EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola elkarlanean aritu zen Okzitaniako Tolosako, Liejako eta Antananarivoko unibertsitateekin Madagaskarren herritarrek energia, ura eta etxebizitzak kudeatzeko zituzten gaitasunak indartzeko. Nagusiki, ezagutzaren transmisioaren bitartez lortu nahi zuten hori. EHUko kideek informatika eta energiaren alorretan lagundu zuten; Madagaskarreko Unibertsitateko irakasleei, Donostian ematen ziren master, irakasgai eta material didaktiko zenbaiten berri emanez. Herri berdea proiektuan herrixka pilotu bat diseinatu eta eraiki zuten, bertako energia eta ur edangarri propioa ekoizteko gai izateko izan zedin.

Bestalde hitzaldiak eta artikuluak idatzi ditu energia berriztagarriei buruz, energia eolikoa, bateria elektrikoen zahartzeaz, baita Euskal Herriko energia eta sare elektrikoei buruz.

2019an Baionan antolatu zen Ikergazte kongresuko edizioan Batzorde Zientifikoan parte hartu zuen ingeniaritzako atalean.

Argitalpenak

  • Automatismoak eta kontrola. Camblong Ruiz, Haritza; Barroso Moreno, Nora; Ezeiza Ramos, Aitzol. (2014). UEU argeta Elhuyar ISBN 978-84-8438-484-7.
  • Lopez Ibarra, Jon Ander; Goitia Zabaleta, Nerea; Gaztañaga, Haizea; Camblong Ruiz, Haritza.(2019). Bateriaren Zahartzeaz Kontziente den Energiaren Kudeaketako Estrategiaren Sentsibilitate-Analisia. Ikergazte - Udako Euskal Unibertsitatea

Erreferentziak

  1. Okzitanieraz eta frantsesezko grafian Camblong, euskaraz gehienbat Kanblong idatzi izan da. Ikus bere lan baten sinadura, kasurako.
  2. Berez "Kanblong" jatorria okzitanieran duen deitura da: camp eta long ("zelai luze"). Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 72. or.
  3. Udako Euskal Unibertsitatea.(2019). Ikergazte2019. Haritza Camblong. .
  4. (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Aralar reivindica una izquierda abertzale "política, civil y eficiente"» www.noticiasdealava.eus .
  5. Berria. «Maltzagako mahaikideak» Berria .
  6. «Hendaiako Euskararen Plan Estrategikoa: Michèle Munioz eta Haritza Kanblong» euskalirratiak.eus .
  7. Jurgi Camblong, un déraciné décodeur d’ADN. ISSN 1010-2248..
  8. Kanblong, Haritza. «Irakasleak - Doktoregoa - UPV/EHU» Doktoregoa .
  9. «Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus .
  10. kazeta.eus.(2016-07-13). «Energia eta sare elektrikoen oraina eta etorkizuna Euskal Herrian» naiz: .
  11. Camblong Ruiz, Haritza; Barroso Moreno, Nora; Ezeiza Ramos, Aitzol.(2014). Automatismoak eta kontrola. UEU argeta Elhuyar ISBN 978-84-8438-484-7. .
  12. «Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Madagaskar energiaz hornitzen» EITB Euskal Irrati Telebista .
  13. «Haritza Camblong Ruiz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus .
  14. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 .
  15. Izaga Gonzalez, Xabier.(2019-05-18). Hiru egunez, euskal ikertzaile gazteek beren lanak aurkeztuko dituzte Baionan. Kazeta.eus.
  16. Lopez Ibarra, Jon Ander; Goitia Zabaleta, Nerea; Gaztañaga, Haizea; Camblong Ruiz, Haritza.(2019). Bateriaren Zahartzeaz Kontziente den Energiaren Kudeaketako Estrategiaren Sentsibilitate-Analisia. Ikergazte - Udako Euskal Unibertsitatea .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Haritza Camblong Ruiz is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Haritza Camblong Ruiz
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes