peoplepill id: graciliana-montelongo
GM
Spain
4 views today
4 views this week
Graciliana Montelongo
Margolaria eta idazlea

Graciliana Montelongo

The basics

Quick Facts

Intro
Margolaria eta idazlea
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
San Cristóbal de La Laguna, Santa Cruz de Tenerife Province, Canary Islands, Spain
Age
63 years
Education
University of La Laguna
San Cristóbal de La Laguna, Santa Cruz de Tenerife Province, Spain
The details (from wikipedia)

Biography

Graciliana Montelongo Amador (San Cristóbal de la Laguna, Tenerife, 1962) ilustratzailea, margolaria, idazlea eta kultura kudeatzailea da.

Bizitza

Txikitan ameslaria zen, dantzatzea, kantatzea, eskulanak egitea eta, batez ere, aitona-amonek kontatzen zizkioten ipuinak entzutea gustatzen zitzaion. Neguko gauetan aitaren aldeko aitonaren sorgin-ipuinak izugarri gustatzen zitzaizkion, beldurra sortzen zioten, baina gero manten azpian ezkutatu eta amets egiten zuen. Marrazketa maisu ona izateko zortea izan zuen, sortzeko askatasuna eman zion eta horrela hasi zen bere bizitza marrazten.

Hegaldi Laguntzaile, Bezeroarentzako Arreta, Frantsesa eta Alemana ikasi zituen, baita Bolkanologia, Astronomia eta Ondare Historikoa ere La Lagunako Unibertsitatean. Arteari buruzko ikastaroak egin zituen (Caja Canarias Fundazioa). Idazketa Sortzaileari buruzko tailer batean sartu zen, Ernesto Rodríguez Abadek zuzenduta.

Lan ibilbidea

"Viera y Clavijo" Kultur Taldea sortu zuen Los Realejosen. Internacional Mnemósyne aldizkarian eta Cartónletra aldizkarian idatzi eta ilustrazioak egin ditu, baita Ipuinaren Nazioarteko Jaialdiko Beldurrezko Gauetarako (Los Silos) edota Dolarearen Ipuinetarakoak ere (La Vendimia, Gurutze Santuan, Los Realejos).

Hainbat antologiatan argitaratu du, Contra la violencia de la mujer, Kanaria-Errumania batean, baita Narrativa NACE lanean ere. Dragoari buruzko diziplina anitzeko erakusketa antolatu zuen, Santo Domingo de Guzmán komentu ohian (La Laguna, Tenerife) artistaren begiradapean, Kanarietako eta kanpoko artista handiak bilduz. La mujer en la novela de Galdós nazioarteko pintura-erakusketan parte hartu zuen, baita Kanaria Handiko Las Palmas hiriko CICCAn Miguel Hernandezi eskainitako nazioarteko pintura-omenaldian ere.

Bere proiektua aurrera ateratzeko hiru klabe erabiltzen ditu: antolaketa, iraunkortasuna eta ilusio handia.

Erakusketak

  • Crítica fragmentada. La Lagunako Unibertsitateko paraninfoan estreinatu zen 2015an. Ondoren Arucasko Udal Museoan, Santa Cruz Tenerifeko MAC aretoan, La Palmako Museo de Arte Contemporáneon eta 2023an Puerto de la Cruz herriko Instituto de Estudios Hispánicos de Canarias (IEHC) erakundearen aretoan egon zen ikusgai.

Argitalpenak

  • Cimientos. Narrazio laburrak (2007)
  • Cuentos del Vino.
  • La leyenda de la escritora de haikus.(l Aguere –Idea, 2012)
  • 36+1 El vuelo de la pardela.

Bestelakoak

  • 2013an Poesiaren astean gonbidatu zuten Bartzelonan. Bertan, haikuari buruzko hitzaldiarekin parte hartu zuen, La leyenda de la escritora de haikus liburua aurkeztu zuen eta haren irudiak erakutsi zituen. 2010. urteaz geroztik haikuari buruzko hitzaldiak eta tailerrak ematen ditu
  • 2014. urtetik Kanarietako Idazleen Topaketa antolatzen du urtero La Laguna hirian.
  • Puerto de la Cruzeko Ikerketa Hispanikoen Institutuko kidea da.

Sariak

  • 2012an Ohorezko Diploma jaso zuenTxileko Limache hirian egin zen Kontakizun Laburren Nazioarteko Lehiaketan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Graciliana Montelongo is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Graciliana Montelongo
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes