Gorka Otaegi
Quick Facts
Biography
Gorka Otaegi Uriya (Tolosa, Gipuzkoa, 1988ko martxoaren 10a) komunikatzailea eta irrati esataria da. Txolarre Irratian hasi zuen bere ibilbidea, eta Gaztea irratian egin zuen lan ondoren. Gaur egun Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan dabil lanean.
Ibilbidea
Tolosako Laskorain ikastolan ikasi zuen. Gaztetatik zuen irratiarekiko zaletasuna, eta DBH garaietan asteroko irratsaio bat egiten zuen ikastolan, beste ikaskide batzuekin batera. 16 urterekin Txolarre Iratian hasi zen lanean. 38 gradu erreportaje saioa aurkezten hasi zen, eta ondoren Hitzak hegan magazina aurkeztu zuen urtebetez. Irratia lanbide gisa gustatzen zitzaiola jabetuta, Gaztea irratiko casting batera aurkeztu eta hautatu egin zuten.
Hiru urtez egin zuen lan Gaztean. Magisteritza (Lehen Hezkuntza) ikasi zuen Donostian, eta ondoren, kazetaritzan lizentziatu zen. Gazteako lanaren ondoren prentsa idatzian ere aritu zen, Bilbao Udal Aldizkarian bi urtez. Garai hartan, Galtzaundi aldizkarian eta Tolosaldeko Hitzan ere aritu zen kolaborazioak egiten. Gerora Gazteara itzuli zen, eta Irrati formula saioa aurkeztu zuen. Gazteako beste zenbait saiotan ere kolaboratzaile aritu da, besteak beste Didan eta Gaztea Boxen.
Gaur egun Euskadi Irratiko langilea da. Kultura zein kirol ekitaldietako esatari aritu da Amarauna saioan nahiz ETB 1en, eta Faktoria irratsaioan esatari lanak egiten ditu. Halaber, uda denboraldietako Udako Faktoria magazina gidatu du azken urteetan, Manu Etxezortu ordezkatuz.
2022ko irailetik Amarauna irratsaioko gidaria da.
Erreferentziak
- ↑ ««Hedabide publikoek beren audientziak neurtzeari utzi beharko liokete» - Tolosa» Tolosaldeko ataria .
- ↑ «Madrileko gaua ekarri digu gaur Gorka Otaegik» www.eitb.eus .
- ↑ «Tolosako inauteriei buruzko saio berezia, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 .
- ↑ (Gaztelaniaz) Euskadi Irratia y otras emisoras vascas y navarras emiten el inicio de «la korrika» – Guia de la Radio. .
- ↑ «Udako programazioaren suziria piztu du Euskadi Irratiak» Euskal Irrati Telebista 2020-06-24 .
- ↑ «'Blai', 'Bihotzeko Fonoteka' eta 'Txiriboga' entzungai, Euskadi Irratian, udan» Euskal Irrati Telebista .
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Maider Segurolak aurkeztuko du Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazina» Berria .