Gemma Orobengoa
Quick Facts
Biography
Gemma Orobengoa Hernández (Arrasate, Gipuzkoa, 1985) argazkilaria da.
Biografia
Argazkilaritza betidanik izan du gustuko. Afizioa izan zen hasieran. Argazkilaritzari esker, atzera buelta egiteko aukera aurkitzen du. Lehen jaunartzea egitean oparitu zioten lehen argazki kamera.
Ama izan zen lehen aldian, ez zuen sentitzen argazkiak ateratzeko premiarik. Halere, konturatu zen umea egun batetik bestera asko handitzen zela eta lehen uneak ahaztu egiten zituela. Kamera hartu zuen, momentu horiek ez ahazteko beharra baitzuen. Ana Cruz eta David Rieri argazkilariekin ere ikasi zuen, eta, momentuak islatzen hasi zen. Azkenean, afizioa lan bihurtu zen.
Familia argazkilaria da. Haurdunaldiko, jaioberrien eta familien argazkiak egiten ditu. Umea eta gurasoak agertzen diren argazkiak ere ateratzen ditu. Halere, zeresana eman eta emakumea ikusgai egiten duten proiektuetan lan egiten jarraitzeko gogoa du.
Argazkiekin sentimenduak sortzea dugu helburu.
Erakusketak
- 2019an Gasteizko Artgia Sorgune aretoan bodypainting teknika erabiliz Nik Squash-eko jokalarien erretratuak jarri zituen ikusgai, emakumea kirolean ikusarazteko proiektu artistikoa.Emakumea, kirola eta artea uztartu zituen Sandra Estarronarekin batera antolatutako erakusketan.Besteak beste, Katherine Switzer-en, maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumearen argazkia egon zen ikusgai. gu ondo ikusteko, ez gu gure burua ondo ikusteko», aipatu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. ««Argazkiekin sentimenduak sortzea dugu helburu»» Berria .
- ↑ «Fotografía sobre 'bodypainting'» El Diario Vasco 2019-01-25 .
- ↑ «Gemma Orobengoaren erakusketarekin abiatu du 2019. urtea ARTgiak, emakume kirolarien lana ikusarazteko» Hala Bedi .
- ↑ Larretxi, Carlos González Alex.(2019-01-19). «En su piel» Diario de Noticias de Álava .
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea.(2019-01-28). «Pintura eta argazkia, emakume kirolariak nabarmentzeko» GARA .