Francisco López Hernández
Quick Facts
Biography
Francisco López Hernández (Madril, 1932ko apirilaren 28a - 2017ko urtarrilaren 8a eskultore eta unibertsitateko irakasle espainiarra izan zen. Errealismoko joerakoa, Euskal Herriko hiriburuetan bere eskultura batzuk ikus daitezkeen.
Biografia
Urregin ezagunen familiako kidea aitarengandik jaso zituen eskulturaren gaineko lehenengo irakaspenak. Madrilgo Arte eta Lanbideen Eskola ezagutu ondoren San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. 1956an Hezkuntza Ministerioaren beka bati esker Erromara joan zen. Ondoren, Parisera eta Greziara joango zen. Lehen erakusketa Espainiako eskola errealistaren beste eskultoreekin batera 1955an ireki zuen, Antonio López García, Julio López Hernández, bere anaia, eta Lucio Muñoz. 1960ean Isabel Quintanilla artistarekin ezkondu zen. 1960tik 1964ra bikotea Errorama joan zen bizitzera.
Obra
Bere lanak museo askotan ikus daitezkeː Madrilgo Sofia Erregina Museoan, Londreseko British Museumen, Juan March Fundazioan, Municheko Pinakoteka Berrian... Leku publikoetan ere Lópezen eskultura asko ikus daitezkeː
Euskal Herrian
- Blas de Oterori eskainitako eskultura, Bilbon, 2005.
- Josemaria Escrivá de Balaguerri eskainitako eskultura, Iruñean, 2001.
- Karlos III.a Espainiakoari eskainitako eskultura, Iruñean, 2004.
- Jose Antonio Agirreri eskainitako eskultura, Bilbon, 2004.
- Zubimusuko parkearen iturria, Donostian.
Katalunian
- Ofelia itota, Villa Ceciliako lorategia, Bartzelona, (1964).
- Lluís Companysi eskainitako monumentua, Bartzelonan, (1998).
Espainian
- Madrilgo erliebea, Rafael Moneorekin batera, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, (1965).
- Enrique Tierno Galváni eskainitako monumentua, Madrilgo Planetarioan (1988).
Erreferentziak
Bibliografia
- José MARÍN-MEDINA, Diccionario de pintores y escultores españoles del siglo XX. Editorial Forum Artis. Madril, 1994.
Kanpo loturak
(Ingelesez)ːWILLIAM DYCKESː "The New Spanish Realists".
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco López Hernández |