Francisco Lakabe Mezkiritz
Quick Facts
Biography
Francisco Matías Lakabe Mezkiritz (Urrotz, Nafarroa Garaia, 1815eko abenduaren 3a - Zangoza, Nafarroa Garaia, 1891eko irailaren 17a) nafar medikua eta idazlea izan zen.
Biografia
Dirudienez, Iruñeko apaiztegian sartu zen, 1832an primaren ordenatu gisa agertzen baita. Hala ere, urtebete geroago Iruñeko Medikuntza, Kirurgia eta Farmazia Elkargoan matrikulatu zen. Lizentziatura lortuta, Zizur Zendean aritu zen medikuntzan, 1862ko urtarrilean Zangozara igaro zen arte. Hiri honen alde egindako lan arduratsuari esker, 1886an udalak ohorezko diplomarako proposatu zion diputazioari.
1858an idatzi zuen Iruñerriko baserritarren defentsa lana, Florencio Sanz Baezak urte berean idatzitako Nafarroako estatistika izeneko paragrafoaren erantzuna; Antikristoa edo iraultza, Aita Santua edo kristokrazia 1869an, eta Israelgo iratzargailua 1886an.
Erreferentziak
- «Lakabe Mezkiritz, Francisco Matias - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .