peoplepill id: felix-buff
FB
France
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Intro
Drummer
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Dax, canton of Dax-Nord, arrondissement of Dax, France
Age
38 years
Residence
Saint-Esteben, Pyrénées-Atlantiques, Aquitaine, France; Bera, Navarre, Spain
Instruments:
The details (from wikipedia)

Biography

Felix Rüdiger Buff (Akize, Landak, Frantzia, 1986ko martxoaren 4a) Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea da. Landetan (Frantzia) sortua, Donoztirin (Nafarroa Beherea) hazi zen eta Beran (Nafarroa) bizi da gaur egun.

Musika ibilbidea

6 urte zituela hasi zen bateria jotzen eta hainbat musika eskolatan ibili zen.

12 urterekin Euskal Herrira etorri zen bizitzera eta handik urte batzuetara Dante Agostini bateria eskolan sartu zen (2003-2007). Bertan, Philippe Darriere-en eskutik, hobetu zuen bere teknika. Momentu berean Monarch et Rainbow of death taldeen eskutik hasi zuen taula gaineko ibilbidea.

2006an Willis Drummond musika taldean sartu zen eta ordutik bertako kidea da.

Aipatu taldeez gain, beste hainbat talde eta proiektutan ere parte hartu izan du : Joseba Irazoki, Tin Trails, Saioa, Joseba B. Lenoir, Duncan Dhu, Aguxtin Alkhat, Napoka Iria, Los Separatistas, Cabezafuego, Dual-Split, Mikel Erentxun, Rafael Berrio, Atom Rhumba, Botibol, Testura, Siau, Mice, Eñaut Elorrieta, Lee Ann Curren, Petit Fantôme, Ekhi Lambert ...

2008tik 2011ra bitartean Landetako kontserbatorioan jarraitu zituen musika ikasketak. Musika ikasketetan diplomaduna da gaur egungo musikan (DEM frantsesez) eta moldaketa zein harmonia arloko formakuntza jaso zuen bertan.

2020. urtean, gitarra hartu eta bakarkako lehenengo diskoa argitaratu zuen Rüdiger izenarekin: Before it's vanished.

Urte berean Ane filmarentzako soinu-banda sortu zuen Willis Drummond taldearekin eta Nadia Szold-en Larry Flint for president dokumentalean (Netflix) ere parte hartu zuen Dual-Split musika taldearekin.

Diskografia

Monarch:

  • Elysium/Monarch (Throne records, 2006)- Album partekatua
  • Speak of the sea (Throne records, 2006)
  • Dead men tell no tales (Crucial blast / Throne records, 2007)
  • Moss/Monarch (Rise above records, 2007)- Album partekatua

Rainbow of Death:

  • Rainbow of Death (Torture Garden picture company , wee wee , solitude records , Le grand macabre, 2006)

Willis Drummond[3]:

  • Anthology (Autoekozipena, 2007)
  • Willis Drummond (Bidehuts, 2009)
  • Zuzenekoak (Bidehuts, 2010)
  • Istanteak (Bidehuts, 2011)
  • A ala B (Bidehuts, 2012)
  • Tabula Rasa (Tabula Rasa, 2016)
  • Willis Drummond - Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti
  • Willis Drummond Live (Tabula Rasa Records, 2018)
  • Zugzwang (Tabula Rasa Records, 2019)
  • Garai bereziendako kontzertu berezia (Tabula Rasa Records, 2021)
  • Hala ere (Tabula Tasa, 2022)

Joseba Irazoki[4]:

  • Euria ari du (Moonpalace records, 2009)
  • Joseba Irazoki eta lagunak (BideHuts, 2015)
  • Irudipena / Udaberriko Eguzki (Acuarela, 2016)
  • Zu al zara? (BideHuts, 2018)
  • III (BideHuts, 2021)

Saioa[6]:

  • Natura (Moonpalace records, 2013)

Joseba B. Lenoir [7]:

  • Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak, 2013)
  • Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak, 2013)
  • Eguzkiari Begietara so (No Label, 2016)
  • Instroak vol.3 (Forbidden colours, 2020)

Duncan Dhu:

  • El duelo (Warner music group, 2013)

Aguxtin Alkhat[8]:

  • Ihes egin (Uso pop, 2013)
  • Haizeen Meneko (Elkar, 2015)

Napoka Iria:

  • Arnasten Ikasteko Berriz (Bonberenea, 2013)

Los separatistas:

  • cOUPAgES #2 (Bidehuts, 2013)

Cabezafuego:

  • Camina conmigo (No Label, 2014)
  • Somos Droga (Color Hits|Autsider Comics, 2017)

Dual-Split:

  • Fuel (No Label, 2015)
  • Brand new rain (Forbidden colours, 2022)

Mikel Erentxun:

  • Corazones (Warner music Group, 2015)

Rafael Berrio:

  • Paradoja de Rafael Berrio (Warner music group, 2015)

Athom Rumba:

  • Cosmic Lexicon (El Segell del primavera, 2018)

Botibol:

  • La fièvre Golby (USOPOP diskak, Alter K, 2019)

Testura [13]:

  • Testura (Forbidden colours, 2020)

Rüdiger (Bakarlari moduan):

  • Before it's vanished (Usopop, 2020)
  • The dancing king (Forbidden Colours, Usopop, 2023)

Siau:

  • Superama (Fortune, 2022)

Mice:

  • Lautada(Forbidden colours, 2022)

Eñaut Elorrieta:

  • Fantasia(Elkar, 2022)

Lee Ann Curren:

  • Who knows? (Archipel, 2023)

Petit Fantôme:

  • Stave II (Fantôme Factory, 2023)

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Willis Drummond

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Felix Buff is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Felix Buff
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes