peoplepill id: felisa-ventura
FV
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Eibar, Debabarrena, Gipuzkoa, Spain
Death
Place of death
Eibar, Debabarrena, Gipuzkoa, Spain
Age
56 years
Education
University of Valladolid
The details (from wikipedia)

Biography

Felisa Ventura Irigoien (Eibar, Gipuzkoa, 1902ko maiatzaren 18a – ib., 1959) erizaina, emagina eta jaioterriko udal-praktikantea izan zen.

Biografia

Saturnino Ventura Erro eta Rufina Irigoien Ezkurdia ziren bere gurasoak. Valladolideko Medikuntza fakultatean Erizaintza ikasketak burutu zituen, titulua 1923 urtean eskuratuz. Hurrengo urtean, Unibertsitate berean, Obstetrizia sailean, laguntzaile aritu zen. Hantxe esan zioten emagina izateko dohain handiak zituela, eta ez zuen baztertu lan esparru hori.

1925ean, ikasketak amaituta, 23 urteko Felisa gazte bat eta besapean “Erditze normaletan artatzeko praktikante baimendu” tituluarekin, Eibarrera itzuli eta Nuestra Señora de Arrate Klinikan praktikante lanpostua onartu zuen. Bertan jaioberriei munduratzen laguntzeaz gain, beste zeregin batzuk zituen: laborategiko analisiak, erradiografiak, erradioterapia saioak, ebakuntzak…

Bere sasoian tuberkulosia gaixotasun larria zen, kasu askotan heriotzara artekoa. Eibarren bereziki, industriagintza sektoreari hain lotua egonik, sentsibilitate berezia zegoen gaitzarekiko eta herritarrengan, batez ere langileengan sortzen zituen osasun ondorioetan. 1910ean tuberkulosoen zainketarako pabiloi bat zabaldu zen Legarre auzoan, urte gutxitan txiki geratu zena eta 1927an ospitale bat martxan jartzeko proiektua egin zen. 1930 urtean inauguratu zen, Ziriako Agirre sendagilea bertako sendagile izendatuta. Urte bete lehenagotik udal-praktikante plaza lortuta, Felisak erietxean ere kargu bera izan zuen, Ziriako Agirreren lantaldean arituz.

1938an, udal langile batzuen kontrako salaketa jarri zen, tartean Felisa, eta prozesu judizial bat abiatu zen. Leporatzen zitzaien “desafección al glorioso alzamiento nacional”, hau da, Bigarren Errepublikakogobernuaren kontrako estatu kolpearen aldeko jarrerarik ez erakustea. Lau urtez egon zen medikuntza alorrean aritu ezinik eta bi urte zerrendetatik ezabatuta. 1943an itzuli zen bere ohiko jardueretara. Felisa Ventura 30 urte baino gehiago aritu zen Eibarko udal-praktikante eta emagin bezala.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Menu Felisa Ventura

Basics

Introduction

Biografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Gallery (1)

Lists

Also Viewed

Lists
Felisa Ventura is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Felisa Ventura
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes