Felisa Areitioaurtena
Quick Facts
Biography
Felisa Areitioaurtena Gonzalez de Txabarri (Zaldibar, Bizkaia, 1904 - Donostia, 1990eko apirilaren 7a) euskal antzezlea izan zen.
Biografia
Antzezle ibilbidea
Felisa antzerkizalea zen eta gaztea zela Ramón Laborda donostiar tenorearekin lan egin zuen Poxpoliña haur taldeetan. Gero Toribio Alzagak zuzentzen zuen Euskal Etxeko antzerkian ibili zen, Euskal Iztundea izena hartuko zuena. Bere paperik onena Pierre Lotiren Ramuntxo-n egin zuen. Antzezle ibilbidean zehar, Gregorio Beorlegi, José Egileor, Antonio Etxeberria edo Donato Ugartetxea eduki zituen lankide. Elkarrekin, Shakespearen Macbeth eta Molièren L´Avare antzeztu zuten.
Kale izena
Gerediaga Elkarteak Berdintasunerako Durangoko Emakumeen Kontseilutik eta Durangoko Udaletik egindako gonbidapenari erantzunez 10 emakume izen proposatu zituen herriko kale, eraikin edota gune publikoei izena emateko baliokoak izan zitezkeelairitzita. Proposatutako 10 izenen artean zegoen Felisa Areitioaurtena.
Erreferentziak
- ↑ «Ama-semeak antzerkian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus ..
- ↑ «Hamar emakume izen Durangorako -» Anboto.org ..