peoplepill id: feliciana-setoain
FS
Spain
1 views today
1 views this week
Feliciana Setoain
Spanish-Basque writer

Feliciana Setoain

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish-Basque writer
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Luzaide/Valcarlos, Navarre, Spain
Place of death
Souraïde, canton of Espelette, arrondissement of Bayonne, France
Age
95 years
The details (from wikipedia)

Biography

Feliciana Setoain Arostegi (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1912ko martxoaren 19a- Zuraide, Lapurdi, 2008ko urtarrilaren 30a) idazle, musikari eta musikologo nafarra izan zen. Piano irakaslea, euskal musika herrikoiaren bilduma egin zuen; Luzaide eta Vianako Printzearen gehigarri euskerikoaren kolaboratzailea izan zen.

Ibilbidea

Bizitza

Feli Setoain Luzaideko Bitorianorenekoa etxaldean jaio zen, eta lehendabiziko ikasketak sorterrian eta Hondarribian egin zituen. Geroago, Uztaritzera joan zen ikasketak bukatzera, eta bertan aritu zen irakasle urte batzuetan.

Kargu altuko mugazain batekin ezkondu zen, eta Madrilera joan ziren bizitzera, Han, piano-irakasle jardun zuen alargun geratu zen arte. Orduan, Luzaidera itzuli zen, eta ahizparekin eman zituen bizitzako azken urteak. 1969an Japoniara bidaiatu zuen.

Musikaria

Setoain musikaria zen, eta euskal musika herrikoia biltzeari ekin zion. Zenbait bildumatan utzi zuen hori jasota, baina horiek aurkitzeko lanetan ari dira zenbait ikerlari oraindik.

Idazlea

1960ean hasi zen Luzaide aldizkarian argitaratzen eta Vianako Printzea Erakundeak Iruñean argitaratzen zuen euskarazko gehigarrian ere idatzi zuen gero. Mozkor kondu (1968) ipuina idatzi zuen.

Errekonozimenduak

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.

Erreferentziak

  1. «Setoain Arostegui, Feliciana - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  2. Bidador, Joxemiel.Bi Emakume Idazle Nafar: Feli Setoain Eta Luzia Goñi.1998-08-14. Egunkaria (Nafarkaria). 2020ko apirilaren 10ean ikusia.
  3. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bi Emakume Idazle Nafar: Feli Setoain Eta Luzia Goñi [Bertsoa / Joxemiel Bidador - Bertso - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus .
  4. (Gaztelaniaz) Una exposición homenajea en Condestable a 14 mujeres que han trabajado a favor del euskera durante el siglo XX -. 2019-12-10 .
  5. PRiNCIPE DE VIANA aldizkaria. Bigarren Urtea • Iruñea. í967ko apirila.
  6. Breve historia feminista de la literatura española (en lengua catalana, gallega y vasca). (1a 7. argitaraldia) Anthropos 2000 ISBN 84-7658-577-2. PMC 44727192. .
  7. (Gaztelaniaz) Dupláa, Christina; Zavala, Iris M.. (1993). Breve historia feminista de la literatura española (en lengua castellana). Anthropos Editorial ISBN 978-84-7658-577-1. .
  8. «Hiru bertsolarik gidatuko dute bisitaldia ‘Hemen baditun 14’ erakusketan barrena - Iruñea» euskalerriairratia.eus .
  9. Juanikorena, Ainhoa. (2019). «Euskara itzal-petik plazara» www.noticiasdenavarra.com .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Feliciana Setoain is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Feliciana Setoain
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes