peoplepill id: faustino-azpiazu
FA
Spain
1 views today
1 views this week
Faustino Azpiazu
None

Faustino Azpiazu

The basics

Quick Facts

Intro
None
Places
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Lastur
Death
Place of death
Gipuzkoa, Basque Country, Spain
Age
79 years
The details (from wikipedia)

Biography

Faustino Azpiazu Salegi "Sakabi" (1916ko irailaren 11a, Lastur, Deba, Gipuzkoa - 1995ko maiatzaren 27a, Azpeitia) euskal trikilari bat izan zen. Joxe Mari Urbieta Egañazpirekin batera Sakabi eta Egañazpi trikitilari bikote ospetsua osatu zuen.

1963an Trikitixa de Azpeitia izenburupean lau abesti banadun bi disko txiki argitaratu zituzten. 1970an Espainiako Gerra Zibila ondorengo lehenbiziko Euskal Herriko Trikiti Txalpeketa irabazi zuten. 1973an Columbia diskoetxean Trikitixa - Zure Urte Betetzia diskoa argitaratu zuten eta 1975an Edigsa-Herri Gogoa diskoetxearekin Sabaki eta Egañazpi trikitilariak diskoa.

2003an Iñigo Aranbarrik Trikitilari Ekartearen laguntzaz Sakabiri buruzko Soinu txikiaren handitasuna izeneko liburua idatzi zuen,elkarte honetako Trikitiaren Liburutegia delakoaren barnean, elkarteak urtero liburu bat argitaratu ohi duelarik.

Haurtzaroa

Irailaren 11 batez jaio zen Lasturko Sakabia baserrian, 5 anai arrebetan gazteena zelarik. 10 urte zituenean Mendekoste astelehen batez Izarraitzen egiten zen erromerian trikitilariak ikusi eta etxera etorritakoan ez omen zion bakarrik eman aita zuenari, soinua erosi arte. 8 urte zituela hasia zen etxera arrebak ekarritako ilara bakarreko soinu batekin. .

Trikitixarekin hastapenak

Nahi orduko ez baina gerora Donostiako Egia auzoan zegoen Larrinaga-Guerrini etxetik ekarri omen zioten trikitixa. Bere osaba Anton Baltzola izan zuen lehen maisu. Hirugarren lekziorako ordea Madari Txiki bezala ezagunago zen Jose Manuel Aranbarrirengana bidali zuen. Antza osabak ez zuen Sakabirekin ondo asmatzen.

14 -15 urte zituelarik Azkoitiara joaten hasi zen igandero, meza ondoren. Baina halako batean Madari Txikik ere gehiago ezin ziola erakutsi eta “hik Elgetarengana joan behar dek” esanda bidali zuen garai hartako eminentzia handienarengana. Elkar ezagutzen ez bazuten ere Sakabik 1932an Elgoibarren eginiko urte zaharreko erromerian eginiko saioaz geroztik miresten zuen Elgeta. Urte batzuk geroago 1935ean ezagutuko zuten elkar. Ordurako Eibarren bizi zen Elgeta eta bertako geltokira joaten zitzaon bila. Elgeta apopilo zegoen etxe baten aritzen ziren biak aurrez aurre ikasten: Elgetak jotakoa Sakabik erreparatuz. Egunean 2 saio egiten omen zitzuten: bata eguerdian eta bestea bazkal ondoan. Ondoren 6etako trena hartzen zuen Elgoibarrera joateo eta goizean autobusean eginiko bidea oinez egiten zuen aldapan gora: ordubete pasatxo Azkarateraino eta beste ordu eta erdi Sakabiaraino. Eibartik 10garren buelta egiterako Espainiako gerra zibila hasiko zen eta bertan etengo zen bi trikitilarian harremana gerra ostera arte.

Gerra zibil garaia

Elgeta ez bezala, Sakabik etxean geratzeko erabaki hartu zuen gerrara boluntario abiatu gabe. Baina 1937ko otsailean Nazionalek soldadu eraman zuten: Afrikara lehenengo eta Extremadura eta Madrilgo fronteetara ondoren. Hala zebilela buruan zauritu zuten eta denbora luzez ospitalean egon bazen ere berriz ere frontera bidali zuten gero. Berarekin eraman zuen soinua oraingoan Sakabik. Bigarren bala batek sabelean jo zuen orduan, gerora sekula aterako ez zioten bala zen hura. Ospitale bihurtuta zegoen Zestoako bainuetxean 7 hilabete egin zituen. Lehen aldiz zauritu zutenean galdu zuen soinua Sakabik baina antza, frontean berarekin ibilitakoren batek Zestoara bidali zion. Gerra bukatu baino aste pare bat lehenago itzuli zen etxera soinua bizkarrean zuela. Gerrak utzitako 2 bala zauriek buruhauste dezente eman zioten Sakabiri: burukominak udaberriro burukoak eta faja batekin betiko ibili beharra sabelekoak. Hori dela eta lanerako ezintasuna deklaratu zioten, eta hortaz, legez behintzat, ezin zuen ageriko lanik egin. Gerra ondoren elkartu ziren berriro Elgeta eta Sakabi. 15 egun egin zuten maisuak ikaslearen etxean mantenua, 2 duro eta 2 pururen ordainetan. 1944an Azpeitira ezkondu zen Sakabi. Antonio Aranaga "Auntxa" trikitilariaren bitartez goma tailer batean hasi zen lanean eta egur lanean ondoren, Azpeitian bertan beti.

Panderoa

1945ean berriz bere bigarren emazte kontsideratu daitekeen Joxe Mari Urbieta Egañazpi panderojolearekin jotzen hasi zen.

Bizkaian ohikoagoa bazen ere, Gipuzkoan soinujoleak bakarrik aritzen ziren gehienetan. Panderoa eurek eramaten zuten zintzilik askotan nahi edo ahal zuenak lagun ziezaion. Manuel Gelatxo (Pedro Sodupe Gelatxoren aita zena) aipatzen dute gehienetan eskatu gabe ere bere emaztea panderoa eskuan zuela agertzen zen trikitilari bakarrenetako bezala. Eta emaztean ezin bazuen koinaturen bat eraman zalea omen zen. Esan bezala Gipuzkoan baino ohikoagoa zen panderoa Bizkaian, eta gehienetan emakumea izaten zen panderojolea, trikitiaren tonu berean kantatzeko ahots aproposagoa baitzuten. Bizkaian trikitixa eta porrusaldetan koplak abestu zaleagoak ziren. Gipuzkoan berriz, Elgeta jorratzen hasitako bideari jarraiki, doinu hiritarragoak ziren nagusi, kanturik behar ez zuten fox, pasodoble eta balsak edota fandango eta arin arinak. Honetaz gain, beste arrazoi garrantzitsu bat soldata omen zen: antza bi lagunentzat banatzekotan jornal urri xamarra geratzen omen zitzaien garai hartan. Kontuan kontu, Egañazpik 25 urte zituela hasi zen Sakabirekin jotzen. Etxean aitona eta osaba soinujoleak omen zituen eta hauek eraginda edo etxe inguruko baserri batean ikasi zuen panderoa jotzen, doinu imajinario batzuei jarraituz etxeko txapa zahar batzuk kolpatuz. Kantuan berriz elizan trebatu omen zen. Horrela soinuarekin jotako melodiari bigarren ahotsa egiten zion askotan Egañazpik.

Hala, Sakabi eta Egañazpi dira trikitilari bikote bezala ezagutzen den lehenengotako taldea, Sakabik ez baitzuen pandero gabeko soinu txikirik nahi.

Soinujole gehiagorekin ere ibili bazen ere Sakabirekin esklusibitate moduko bat omen zuen. 32 urtez aritu ziren batera eta ondoren beste 18 urtez jarraitu zuen Egañazpik.

Solfeoa eta baxuak

Soinua txistuari itzal egiten hasi zen garai hartan. Elgetak soinu txikiari gehitutako 2 botoi haiei esker dantza loturako ere balio zuen tresna bilakatu zen trikitixa eta, horregatik edo, nekazari artean Eliza soinu txikiaren aurkako kanpaina egiten hasi zen, trikitixari Infernuko Hauspoa ere deitu zitzaiolarik. Igandeko mezetan erromerietan dantzan aritzen ziren neska-mutilen eta trikitilarien izen abizenak esaten zituen apaizak pulpitutik eta trikitilarien gurasoei mehatxu egiten zitzaien, euren arimak ere ez zirela salbatuko beraien seme-alabek soinu txikiari lotuta jarraitzen bazuten. Hala, gerraostean baltseoa galarazita egon zen, besteak beste, Azpeitia-Azkoitia inguruan eta aguazila inguratzen zenean Elgoibar aldera mugitzen ziren, han ez baitzegoen eragotzitan. 1957an ezagutu zuen Sakabik Iñaki Garmendia Laja eta handik gutxira batera jotzeko aukera izan zuten. Elgeta hurrena ikusi zuenean ohartarazi zion soinujole ona zetorrela azken hau eta hobe zutela erretiratu. Hori egin ordez ordea, euren estiloa zaintzen hasi ziren: belarriz ikasitakoa solfeoz txukuntzen alegia. Sakabik herriko Bitorio Garmendia txistulariarekin, Sebastian Errasti, Kandido Beristain, Jose Mari Altuna eta Iñaki Alberdirekin ikasi zuen solfeo apur bat. Hauek jakituriaz abilak bai bina hatzak mugitzean Elgetaren arintasunik ez omen zuten zioen Sakabik. Baxuek obsesionatzen zuten Sakabi, trikitilari onak nabarmentzen dituen faktorea bailitzan. Elgetak eta Gelatxok trikitixaren errepertorioa berritu bazuten, Sakabi izan zen errepertorio hau txukuntzen hasi zena, perfekzioaren bila abiatu zena, trikitixa lanbide seriotzat hartzen lehena izanik.

Irratia

1963an Loila Irratian galdetu zuen Egañazpik ea “bertan grabatzeagatik zer kobratuko luketen”. Ordura arte soinu handiarekin pare bat grabazio eginak ziren bertan baina behin ere ez txikiarekin. Lau bat orduz, gauean ondo ilundu arte dozena erdi bat pieza grabatu zituzten bertan Sakabik eta Egañazpik. Justo Goikoetxea, Orkazagarren bertsoak erabiltzen zituzten letretarako. Jendaurrean gaizki pasatzen zuelako ez omen zen plazara asko aterea. Joxe Agirreren letrak ere erabiltzen zituzten tarteka. Gara hartan zentsura puri-purian zegoen eta “Gernikako arbola” edo “Boga-Boga” bezalako abestiak zentsuratzen baziren ere, trikitixa, folklorea zelako edo, ez zen zentsuratzen. Ondorioz sekulako arrakasta izan zuten Sakabik eta Egañazpik grabaturiko 6 pieza haiek. Honek beste hainbat soinujolek ere bertan grabatzea ekarri zuen, hala nola Maltzeta, Zendoia, Egurrola aita-semeak, Epelde aita, eta abar. Sakabik eta Egañazpik ere grabatzen jarraitu zuten Loiola Irratian eta baita Eibar aldean Arrate Irratian ere. Honek Markinatik hasi eta Urolatik barreta kostara iritsi arte ezagun egin zuen bikotea. 1963ko lehen grabazio haiek Columbia diskoetxean binilozko diskora pasatzeko eskaintza egin zien geroago.

Txapelketak

1962az geroztik Loiola Irratian indarra hastzen hasia zen bertsolari txapelketa eta bertako langile zen Joxemari Iriondo buruan zebilkien trikitixarekin antzeko zerbait egitea. Ez zen 1970. urtera arte gauzatuko, iraileko bigarren igandean, 13.an. Izatez lehenengoa ez bazen ere, gerra aurretik eginak baitziren antzeko lehiaketa batzuk, ikusmin handia sortu zuen eta sarrera guztiak saldu ziren Donostiako Trinitate plazan 2000 lagunetik gora bildu zirelarik. Hedabideek ordea ez omen zuten honen berri eman, artean baserri giroarekin lotzen zen tresnatzat baitzuten trikitixa. 6 bikote aurkeztu ziren txapelketa hartara: Zendoia anaiak, Egurrola anaiak, Epelde anaiak Illarramendi eta Imanol Iturbide, Laja eta Berastegi eta Sakabi eta Egañazpi. Denak Urola aldekoak (4 Azkoitiarrak eta 2 Azpeitian bizi zirenak). Azkoitiko 3 bikoteak anaiak ziren, Martirieta auzokoak hirurak. Joxemari Iriondok aurkeztu zuen saioa eta epaimahaia Xabier Lete, Joxean Artze, Jon Azpillaga eta Jose Mari Altunak (Sakabiri solfeoa irakasten aritu zenak) osatu zuten. Sakabi eta Egañazpik irabazi zuten lehen txapelketa hura (6000 pezeta eta garaikurra). Soinujole onenaren saria Lajari eman zioten, Iturbideri panderojole onenarena eta Egañazpiri koplari onenarena. Arrakasta ikusita hurrengo urtean berriz antolatu zen, baina oraingoan Sakabik ez zuen parte hartu ezta aurrerantzean ere. Hirugarren edizio bat egin zen ondoren 1972an baina arazoak izan ziren antolatzaileekin: 14 bikote izen emanda egon arren 4k hartu zuten parte. 1973koa erakustaldi moduan antolatu zen, txapelketa alde batera utzita, eta 1974an berriz txapelketa forma hartu zitzaion Lajak bere lehen txapela lortu zuelarik, hurrengo urtekoa izan zelarik jarraian egin zen azkena. Testuinguru honetan trikitixak sekulako ospea hartu zuen eta Jose Mari Iriondo dei zaparradak jasotzen hasi zen inguru guztietatik, ospakizun eta festa ezberdinetarako trikitilariak behar zirela eta. Sakabi ordea bere aldia amaitzen hasia zela tankera emanda zegoen eta “hirurogei urterekin erretiratu behar diat” abisatu zion Egañazpiri.

Erretiroa

1976ko Irailaren 11an bete zituen 60 urte eta hilabete gehiagoz jarraitu bazuen ere, 61 betetzerako bete zuen bere hitza Sakabik. Hala, Egañazpirekin 32 urte lehenago hasi zen leku berean, Zarautzen, bukatu zituen agerraldi publikoak Sakabik. Egañazpik beste 18 urtez jarraitu zuen. Erretiratu aurretik ordea beste disko bat grabatzeko aukera izan zuten. “Sakabi- Egañazpi. Trikitilariak” izenekoa.

Irakasle

Orduan hasi zen irakasten Sakabi, plazetatik erretiratu eta gerora. Gezurra badirudi ere, soinujole asko eta onak baziren ere, garai haietan oso gutxik irakasten zuten. Asteasun Eleuterio Tapia aritzen zen baina soinujole askok erdi abisu erdi mehatxuz “bere teilatura harri tiraka ari zela” esaten zieten. Elgetak berarekin erabili zuen metodo berberaz aritzen zen: aurrez-aurrekoaz. Imuntzo, Lourdes Alkorta, Barrenola edota Miren Etxaniz Sakabirekin ikasiak dira eta pazientzia handikoa, apala eta zital usainik gabekoa oroitzen dute. Digitazio klasikoaz erakusten zuen, bi atzamarrekin dena eta ikasleren baten pieza dotoretze aldera akorderen bat pikatzen bazuen honek berehala esango zien: “ez, horrela ez!”.

Bitxikeriak

Askok konparatu zituzten Elgeta eta Sakabi. Jotzen berdin berdinak omen ziren, nahiz eta Sakabik Elgetan baino gutxiago zabaltzen zuen hauspoa. Bereizten zituena zera omen zen: Elgetak ez zuela soinurik jotzen dantzari gutxi bazen aurrean; Sakabik berriz inor ez bazen ere jotzen omen zuen. Piezak ez omen zitzaizkion erraz sartzen, baina behin ikasitakoan ezta erraz ahaztu ere.

Tentatzea gustazen zitzaion, pieza itzaltzen, itzaltzen utzi, eta bukatu zelakoan jendea txaloka hasten zenean berriz ekiten zion.

Egun berean 98 pieza jotakoa omen da, Aian, bertaratutako baten “Gaur ez haiz 100 pieza jo gabe joango” tentatuta. 98garrena jotzean “barkatzen diat” esan omen zion honek.

Kanpo loturak

Bibliografia

  • SAKABI, Soinu txikiaren handitasuna. Iñigo Aranbarri. Soinuaren liburutegia.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Faustino Azpiazu is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Faustino Azpiazu
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes