peoplepill id: esti-markez
EM
Spain
2 views today
2 views this week
Esti Markez
Gipuzkoar abeslaria

Esti Markez

The basics

Quick Facts

Intro
Gipuzkoar abeslaria
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Aia, Urola Kosta, Gipuzkoa, Spain
Age
26 years
Family
The details (from wikipedia)

Biography

Esti Markez (Aia, Gipuzkoa, 1999) Euskal Herriko abeslaria da.

Biografia

Esti Markezenaita Mikel Markez abeslaria da. Betidanik izan du musikarekin harreman estua, Txikitatik izan du musikarako grina, etxean eta familian orduak ematen zituen kantari, bigarren eta hirugarren ahotsak bilatzen. Aitaren kantaldietan ere kolaborazioak egiten zituen.

Osasun-larrialdiak, diagnosi irudia eta medikuntza nuklear ikasketak burutu ondoren, Estik musika eta osasun-arloko lana uztartzen ditu.

Musika ibilbidea

2020a arte, Mikel Markez aitarekin aritu da kantuan, baina lehenengo bakarkako abestiak atera zituen azaroan, Azal berritzen diskoan. "Oroitzapenek esnatu naute" singlea kaleratu zuen 2020ko azaroan eta Printzesak eta printzeak bere bigarren bideoklipa 2021eko martxoan.

2020ko konfinamenduan, etxean emandako orduetan sartu zen sorkuntzaren munduan. Kantuak sortzen hasi zen eta, urte berean, bere aita Mikel Markezekin batera «Azal berritzen» (AutoEkoizpena, 2020) diskoa argitaratu zuen.

2022ko urrian atera zuen bere aurreneko diskoa, Hitzekin jolasean, pop-rock estiloko diskoa. Abesti gehienen hitzak Estik eginak dira eta hiru abestitan Alaia Martin eta Jon Martin bertsolarien hitzak erabili zituen. Mikel Markezen, Eñaut Elorrietaren eta Iker Laurobaren laguntza ere izan zuen. Kolaborazioak direla eta, Estik hauxe dio:

Pozgarria da niretzat. Bi artista nahastean, jende gehiagorengana hel zaitezke, eta, alde horretatik, kantak konpartitzea oso polita iruditzen zait. Disko honetan, Eñaut Elorrietak kolaboratu du abesti batean, eta aitak beste batean. Biei nik eskatu nien, eta segituan esan zidaten baietz. Ume-umetatik entzun izan dut Ken Zazpi taldea, eta, orain, Eñauten bakarkako lana: asko gustatzen zait artista gisa. Aita ere erreferente bat da niretzat. Oso betegarriak izan dira bi elkarlanak.

Musika Spotify eta antzerako plataformetan entzuten den sasoian Esti Markezek formatu fisikoan ere izan nahi zuen. Horregatik azken diskoa CD formatuan atera du, horrela, abestiek iraun egiten baitute. Gainera lan hori baloratzeko modua ere bada. Bestalde Durangoko Azokan ere egongo da. Azoka dela eta:

Erakusleiho bat. Bai fisikoa, bai jendearenganakoa ere. Asko gustatzen zait Durangok entzuleekin sorrarazten didan hurbileko harremana. Diskorik gabe, gainera, zentzua galduko luke azokak ere.

Diskografia

  • Hitzekin jolasean (2022, autoekoizpena)

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Esti Markez is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Esti Markez
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes